Martxoaren 11
Martxoaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamargarren eguna da, 71.a bisurteetan. 295 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008 - Euskal Herriko kostak jasandako enbatak kalte ugari eragin zituen, bereziki Bermeon, Zarautzen eta Donostian.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1888 - Ipar Amerikan elur-bisuts handia hasi zen.
- 1987 - Enpresa-batzordeak Enrique Antolín atxiki ondoren, Reinosako istiluak piztu ziren.
- 2004 - Madrilen ordura arte Europan izan zen atentaturik larrienaren ondorioz 191 hildako eta 1000tik gora zauritu izan ziren.
- 2009 - Adingabeko gazte batek 17 pertsona hil zituen Alemaniako eskola eta honen inguruetan gertatutako hainbat tiroketatan.
- 2011 - Japoniako Sendai hiritik gertu egondako 8,8 graduko lurrikaran gutxienez 28.000 pertsona hil ziren. Lurrikarak Japoniako kostan tsunamia eragin zuen. Hauen ondorioz Fukushimako istripu nuklearra gertatu zen.
- 2014 -
- Espainian Ahal Dugu alderdi politikoa sortu zen.
- Krimeak bere independentzia aldarrikatu zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1851 - Rigoletto, Giuseppe Verdiren musika eta Francesco Maria Piaveren libretoa duen opera estreinatu zen Veneziako La Fenice antzokian.
- 1867 - Don Carlos (eusk: 'On Karlos'; italieraz: Don Carlo), Giuseppe Verdiren musika eta Joseph Méry eta Camille du Locleren libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Opera antzokian.
- 1964 - Becket filma estreinatu zen, Peter Glenvillek zuzendu eta Richard Burton eta Peter O'Toole aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1976 - Robin and Marian filma estreinatu zen, Richar Lesterek zuzendu eta Sean Connery, Audrey Hepburn, Robert Shaw, Richard Harris, Nicol Williamson eta Ronnie Barker aktoreek antzeztu zutelarik. Filma honetako eszena ugari Urbasa, Artaxoa eta Iruñeko Nafarroako errege-erreginen jauregian filmatu ziren.
- 1982 - Conan the Barbarian filma estreinatu zen, John Miliusek zuzendu eta Arnold Schwarzenegger aktoreak antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1774 - Pierre-Firmin Bédat, lapurtar militarra (h. 1851).
- 1803 - Francisco Javier Girón, nafar militarra (h. 1869).
- 1900 - Antonio Arrillaga, gipuzkoar futbolaria (h. 1963).
- 1908 - Joani Lertxundi Elizalde, lapurtar fraide beneditarra eta euskal idazlea (h. 1995).
- 1942 - Gregorio Monreal, nafar politikaria eta legelaria, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia.
- 1944 - Jean-Jacques Lasserre, Bidaxuneko alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria.
- 1950 - Katia Labèque, lapurtar piano-jotzailea.
- 1953 - Fernando López Castillo, arabar zinema ekoizle eta dokumentalgilea.
- 1956 - José Luis Larrea, gipuzkoar politikari eta ekonomialaria.
- 1966 - Begoña Gartzia Arandigoien, nafar medikua (h. 1990).
- 1976 - Juan José Fuertes, nafar igerilaria, Paralinpiar Jokoetan zazpi domina lortu zituena.
- 1982 - Tinixara Guanche, bizkaitar politikaria, Santa Cruz Tenerifekoan.
- 1983 - Yeray Lamariano, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1544 - Torquato Tasso, italiar poeta (h. 1595).
- 1745 - Bodawpaya, Birmaniako erregea (h. 1819).
- 1754 - Juan Meléndez Valdés, espainiar idazlea (h. 1817).
- 1811 - Urbain Le Verrier, frantziar astronomoa (h. 1877).
- 1818 - Marius Petipa, frantziar dantzari eta koreografoa (h. 1910).
- 1822 - Joseph Bertrand, frantziar matematikari eta ekonomialaria (h. 1900).
- 1841 - Benedetto Menni, italiar apaiza (h. 1914).
- 1858 - Thomas J. Clarke, irlandar iraultzailea, ziurrenik 1916ko Pazko matxinadaren arduradun nagusia (h. 1916).
- 1877 - Maurice Halbwachs, durkheimdar eskolako frantziar soziologoa (h. 1945).
- 1887 - Raoul Walsh, estatubatuar zinema-zuzendari eta aktorea (h. 1980).
- 1889 - Paulino Gómez Sáiz, PSOEko espainiar politikaria (h. 1977).
- 1890 - Vannevar Bush, estatubatuar ingeniaria (h. 1974).
- 1899 - Frederiko IX.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (h. 1972).
- 1901 - Paul Baize, frantziar pediatra eta astronomo zaletua (h. 1995).
- 1910 - Jacinta Marto, portugaldar haur artzaina. Fatiman Ama Birjina ikusi omen zuen (h. 1920).
- 1911 - Alba de Céspedes, italiar idazlea (h. 1997).
- 1912 - Walter Guevara, Boliviako presidentea (h. 1996).
- 1914 - Álvaro del Portillo, espaniar apezpikua eta Opus Deiko prelatua (h. 1994).
- 1915 - Karl Krolow, alemaniar idazlea (h. 1999).
- 1916 - Harold Wilson, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1995).
- 1920 -
- Nicolaas Bloembergen, herbeherear-estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (h. 2017).
- Dennis Joseph Enright, ingeles poeta, eleberrigile eta kritikaria (h. 2002).
- 1921 - Astor Piazzolla, argentinar musikagile eta bandoneoi-jotzailea (h. 1992).
- 1922 -
- Cornelius Castoriadis, frantziar filosofoa eta psikoanalista (h. 1997).
- José Luis López Vázquez, espainiar aktorea (h. 2009).
- 1923 - Agatha Barbara, Maltako 3. presidentea (h. 2002).
- 1924 - Franco Basaglia, italiar psikiatra (h. 1980).
- 1926 - Ralph Abernathy, estatubatuar apaiz baptista eta eskubide zibilen aldeko buruzagia (h. 1990).
- 1927 - Josep Maria Subirachs, kataluniar eskultore eta margolaria (h. 2014).
- 1931 -
- Janosch, alemaniar idazle eta ilustratzailea.
- Rupert Murdoch, australiar enpresa-gizona.
- 1937 - Carlos Larrañaga, kataluniar aktorea (h. 2012).
- 1939 - Flaco Jiménez, estatubatuar kantari, musikagile eta soinu-jotzailea, tex-mex musikaren interprete ezaguna.
- 1940 - Alberto Cortez, panpatar abeslari, kantautore eta idazlea (h. 2019).
- 1943 - Raymond Delisle, frantziar txirrindularia (h. 2013).
- 1947 - Ednodio Quintero, venezuelar idazlea.
- 1948 - Dominique Sanda, frantziar aktore eta modeloa.
- 1950 - Juan Arana Cañedo-Argüelles, nafar zientziaren filosofoa, Sevillako Unibertsitatean katedraduna.
- 1952 - Douglas Adams, ingeles idazlea, umoregilea eta dramagilea (h. 2001).
- 1955 - Nina Hagen, alemaniar abeslari eta aktorea.
- 1957 - Qasem Soleimani, irandar militarra (h. 2020).
- 1962 - Mohamed Abdullahi Mohamed, Somaliako presidentea.
- 1963 - Fernando Guillén Cuervo, kataluniar aktorea.
- 1967 - Reka Zsofia Lazăr-Szabo, errumaniar floretista ohia.
- 1971 - Johnny Knoxville, estatubatuar aktore, komediante, ekoizle, gidoigile eta telebista aurkezlea.
- 1978 - Didier Drogba, bolikostar futbolaria.
- 1982 - Patrícia Araújo, brasildar modelo eta aktore pornografikoa (h. 2019).
- 1984 - Amelia Tiganus, emakumeen salerosketatik ateratako aktibista feminista.
- 1987 - Cortez, brasildar futbolaria.
- 1988 - Canserbero, venezuelar raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista soziala (h. 2015).
- 1993 - Jodie Comer, britainiar aktorea.
- 1999 - Farah Boufadene, aljeriar gimnasta.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1852 - Bartolome Gibelalde, gipuzkoar militarra (j. 1788).
- 1920 - Francisco Gaskue, gipuzkoar ingeniaria eta musikologoa (j. 1848).
- 1929 - Eusebio López, nafar inprimatzailea (j. 1846).
- 1946 - Beatrix Borboi-Parmakoa, italiar noblea (j. 1879).
- 1978 - Ricardo Arrue, euskal margolaria, Caracasen (j. 1889).
- 1980 - Édouard Ainciart, lapurtar errugbilaria (j. 1908).
- 1992 -
- Rafael Ruiz Balerdi, euskal margolaria (j. 1934).
- Joaquín Satrustegi, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1909).
- 1993 - Simón Berasaluze Aginagalde, gipuzkoar beira-egilea (j. 1912).
- 2006 - Juani Mendiola, euskal antzezlea.
- 2008 - Iñaki Pérez Beotegi, Wilson, arabar ETAkidea eta politikaria, Luis Carrero Blanco hil zuen Ogro operazioan parte hartu zuena (j. 1948).
- 2018 - Paula Lamarain, gipuzkoar erraketista (j. 1924).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 222 - Heliogabalo, erromatar enperadorea.
- 222 - Julia Soemias, erromatar enperatriza (j. 180).
- 859 - Eulogio Kordobakoa, San Eulogio, mozarabiar apaiza (j. c. 800).
- 1214 - Hawise Aumalekoa, Aumaleko kondesa eta Essex-ko kondesa ezkontidea.
- 1514 - Donato Bramante, Pizkundeko italiar arkitektoa (j. 1444).
- 1722 - John Toland, irlandar filosofoa (j. 1670).
- 1787 - Elimelech Lizhenskekoa, irakasle judua, hasidismoren aitzindaria (j. 1717).
- 1812 - Philip James Loutherbourg, frantziar-britaniar margolaria (h. 1740).
- 1820 - Benjamin West, estatubatuar margolaria (j. 1738).
- 1847 - Johnny Appleseed, folklore estatubatuarraren heroia (j. 1774).
- 1857 - Manuel José Quintana, espainiar idazle eta politikaria, XIX. mendeko literatura espainiarraren garrantzitsuenetakoa (j. 1772).
- 1883 - Alexander Gortxakov, errusiar politikaria (j. 1798).
- 1899 - Jazinta Arruti, gipuzkoar bertsolaria (j. 1827).
- 1907 - Jean Casimir-Perier, Frantziako presidentea (j. 1847).
- 1908 - Edmundo de Amicis, italiar idazlea, eleberrigilea eta bidaia liburuen egilea (j. 1846).
- 1915 - Rolf Boldrewood, australiar idazlea (j. 1826).
- 1924 - Helge von Koch, suediar matematikaria, Koch elur-maluta irudi fraktalagatik ezaguna (j. 1870).
- 1931 - F.W. Murnau, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1888).
- 1943 - Maria Josefa Portugalgoa, Portugalgo infanta (j. 1857).
- 1949 - Henri Giraud, frantziar jenerala (j. 1879).
- 1955 - Alexander Fleming, eskoziar zientzialaria, penizilinaren aurkitzailea eta 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1881).
- 1957 - Richard Evelyn Byrd, estatubatuar esploratzailea eta hegazkin pilotua (j. 1888).
- 1967 - Walter Shewhart, estatubatuar ingeniaria, kalitate-kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1891).
- 1969 - John Wyndham, ingeles zientzia fikziozko idazlea (j. 1903).
- 1970 - Erle Stanley Gardner, estatubatuar eleberrigilea (j. 1889).
- 1980 - Jose Luis Gallego, espainiar kazetaria, poeta eta militante komunista (j. 1913).
- 1985 - Tom Adams, Barbadosko lehen ministroa (j. 1931).
- 1990 - Alfonso Sánchez Portela, espainiar argazkilaria (j. 1902).
- 1992 - Richard Brooks, estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (j. 1912).
- 1997 - Lars Ahlin, suediar idazlea (j. 1915).
- 2001 - Eugenio, kataluniar umoregilea (j. 1941).
- 2002 - James Tobin, estatubatuar ekonomista, 1981eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- 2006 - Slobodan Milošević, Serbiako presidentea eta Jugoslaviakoa (j. 1941).
- 2013 - Erica Andrews, mexikar edertasun-lehiaketetako modelo, drag queen, aktore, enpresaburu eta aktibista (j. 1969).
- 2016 - Keith Emerson, ingeles teklatu jotzaile, abesti egile eta zinema soinu-banda konpositorea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (j. 1944).
- 2017 -
- Kitty Courbois, herbeheretar aktorea (j. 1937).
- Ángel Parra, txiletar kantautore eta musikaria (j. 1943).
- 2020 - Irina Kiritxenko, sobietar pistako txirrindularia (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Hartz/Hartzea/Gartzea eta Ganeko (Bilboko mendirik garaiena).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |