Edukira joan

Marujita Díaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marujita Díaz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Dulce Nombre Díaz Ruiz
JaiotzaTriana, 1932ko apirilaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2015eko ekainaren 23a (83 urte)
Hobiratze lekuaSan Fernando hilerria
La Almudenako hilerria 
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Espartaco Santoni (en) Itzuli  (1958 -  1962)
Antonio Gades  (1964 -  1965)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, vedettea, zinema aktorea, cuplé singer (en) Itzuli, telebista aurkezlea eta komediantea
Enplegatzailea(k)Televisión Española
Izengoitia(k)Marujita Díaz
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0246675 Musicbrainz: d42e4ce7-3366-4c6b-a74e-a0e5170fd9f7 Find a Grave: 148419547 Edit the value on Wikidata

María del Dulce Nombre Díaz Ruiz, ezaguna Marujita Díaz izenez (Sevilla, 1932ko apirilaren27aMadril, 2015eko ekainaren 27a), aktore, vedette eta abeslaria izan zen, 1950 eta 1960 urteetan espainiar zineman ospea izan zuena. Revista Española aldizkariko erreginatzat hartu zuten. Antzerkia, musika aldizkaria, zinea eta telebista egin zituen, pasodoblea, koplak, kuplea, zarzuela, tangoa eta charlestona bezalako generoak jorratu zituen.[1][2][3][4]

Sevillako Triana auzoan jaio zen; bi ahizpetako gazteena izan zen. Aita Emilio Diaz Navas (1891-1951) izan zen. Hasiera batean arotza zen, eta, gero, Nuevo Apolo Antzokiko tramoiista izan zen. Ama Rafaela Ruiz Melgarejo izan zen (1900-1974). Ahizpa zaharragoa zuen, Emilia Díaz Ruiz (1929-2014). Hitz egiten jakin baino lehen ere kantatzen hasi omen zen.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urterekin egin zuen debuta haur-antzerkian, haurrentzako lan batean, eta, geroago, gazteentzako beste batean, Los Marinos Sevillanos izenekoan; haiekin hainbat galatan jardun zuen Andaluzia osoan. Gero, Sevillako Las Murgas talde ospetsura joan zen. Egunean zazpi ogerleko irabazten zituen.[1]

Zineman, hemeretzi urte zituela egin zuen debuta Tony Leblanc-en La cigarra (1948) filmean.

1960ko hamarkadan arrakasta lortu zuen zinemagintzan, sasoi hartako komediaren bultzadari esker, eta, hortaz, antzeko lanak egiten zituen filmetan.

Ospea: 1950-1970

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zine folklorikoan hasi zen lanean, El sueño de Andalucía edo La cigarra filmetan, esaterako.

1950. urtean, CIFESA ekoiztetxeak kontratu zinematografiko esklusiboa eskaini zion bi urterako, eta eskaintza horri esker jarraitu ahal izan zuen antzerkia egiten. 1958. urtean, Espainia ordezkatu zuen Amerikako Espainiar Zinemaren Lehen Astean, Caracas, Lima, Quito eta Guayaquil zeharkatuz. Bederatzi hilabeterako kontratua lortu zuen Kubako telebistarako. Denbora hori bukatuta, Venezuelako, Panamako eta Puerto Ricoko telebistarako egin zituen emanaldiak. Hilton kateko gaueko klubetan ere parte hartu zuen, munduko hotel ezagun eta garestienetan.[2]

Espainian gosearen urteetan, zinema sasoi hartako Espainiako distrakzio urrietako eta merkeenetako bat zen sasoian, Marujita Díaz «folkloriko»etako bat bihurtu zen. Etiketa horretan sailkatzen ziren Andaluziako sustrai-abestiekin arrakasta lortzen zuten artistak, beren arazoetatik ihes egin nahi zuten ikusleei ametsak, ilusioak eta alaitasuna eramaten baitzizkieten pantailaren bidez.

Berrogeita hamarreko hamarkadan, Marujita Díazei Koplaren Erregina titulua jarri zioten. Genero hori berrasmatu eta modernizatu egin zuen, eta onargarriagoa egin zuen publiko mota guztientzat.

José Antonio Nieves Condek omenaldia egin zion Surcos (1951) Espainiako zinemaren film garrantzitsuenetakoan, italiar neorrealismoan oinarritutako espainiar zinemaren maisulanean. El pescador de coplas edo Puebla de las mujeres filmetan protagonismoa lortu zuen, eta aktore lanbidean jarraitu zuen, antzerki ibilbidea inoiz utzi barik, artista gisa trebatu baitzen bertan. Pelusa, La casta Susana, Y después del cuplé edo La cumparsita bezalako filmekin lortu zituen bere arrakasta handienak.

Hirurogeiko hamarkadan Marujita Díazek bere denboraren zati bat Espainiako musika errebista delakoan jardun zuen. Musika errebista delakoa, zarzuela, tangoa, telebista eta zinema txandakatu zituen 1990eko hamarkadara arte.

1961. urtean Espektakuluaren Sindikatu Nazionalak emakumezko aktore onenaren saria eman zion, sasoia hartan Espainian aktoreen lana saritzeko zegoen sari nagusia, Pelusa filmarengatik. Urte horretan bertan, Viña del Mar Nazioarteko Jaialdian Espainia ordezkatzeko aukeratu zuten film hori. 1961ean, Pueblo egunkariak Popular aukeratu zuen. Hiru urte berandugo, irakurleek berriro eman zioten sari hori. Laurogeiko hamarkadaren hasieran Iberoamerikan berragertu zen hogeita bost kidek osatutako konpainia propio baten kargura.[1]

Hainbat aldiz saritua, 2001. urtean «Costa del Sol-Estepona» Espainiako Zinemaren XIV. Astearen inaugurazio-galan saritua izan zen. Zineman, antzerkian eta musikaletan urrezko sasoia izan ostean, Marujita Díazek 1990eko hamarkadan ere eutsi zion bere ospeari telebistan, eta 2000. urtean bihotzeko aldizkarien eta telebistako platoen ohiko lehen protagonista izan zen, batzuetan albiste polemikoengatik.

Antzerki musikala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki musikalean ibilbide luzea egin zuen, aldizkari klasikoenetik hasi eta madrildar kutsuko zarzuelara arte: A todo color; Las 4 copas; La princesa Alegría; La fierecilla domada; Bésame Catalina; Caridad de noche; Chorizos y polacos; Madrid, Madrid; Agua, azucarillos y aguardiente; La verbena de la Paloma; Revista, revista, siempre revista; Si Eva fuera española; Cantando los cuarenta; La Gran Vía; De Madrid al cielo; El oso y el madrileño....

Bere abesti ezagunenen artean «Soldadito español» eta «Banderita» daude, eta horietan bere kontra askotan erabili izan den patriotismoa harro erakutsi zuen. Aipatzekoak dira, gainera, mende hasierako kupleen bertsioak («Si vas a París, papá», «Señores, viene alegría»), kopla batzuk («Mi jaca»), errebista gaiak («Luna de España», «La Lola», «La novia de España») edo zarzuelaren piezak («Soldado de Nápoles», «Tango de la Menda»). Halaber, ez dugu ahaztu behar bere tango alderdia, «A media luz», «Adiós, Pampa mía», «Mi Buenos Aires querido» edo «El choclo» abestien bertsioekin. «Madre, cómprame un negro», «Qué te pasa con mamá», «Mama, cómprame unas botas», «Parque de María Luisa», «La tarántula», «Pégame, mon petit», «Eraman nazazu Pekinera», «Soy madrileña», «Al Uruguay», «Carmen de España» bezalako abesti ezagunak ere nabarmentzen dira.

Telebista eta irratia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistan, 1976. urtean, Música y estrellas (Musika eta izarrak) izeneko saioa aurkeztu zuen, eta irratian, ostera, Encarna Sánchezekin jardun zuen, COPE kateko Directa Encarna espazioan, 1988 eta 1996 b urteen artean. 1990eko hamarkadatik aurrera prentsan eta telebistan bere presentzia areagotu zuen, batez ere arrazoi sentimentalengatik, telebistako Dinio Garcia pertsonaiarekin izan zuen harremana oso ezaguna izan zen. Bere izaera desinhibituak eta bere ausardia solasaldi eta elkarrizketetan behin eta berriz errepikatzen zen pertsonaia bihurtu zuten, bere jarduera artistikoa utzi eta denbora luzez 'kandeleroan' mantendu zutelarik. 2009. urtetik 2015. urtera Telecinco kanaleko Sálvame saioan parte hartu zuen noizean behin.[1][2]

Marujita Díazen hilobia.

Madrilen hil zen, 2015. urteko ekainaren 23an, hainbat egunez hiriko Luz Ospitalean osasun arazoengatik ingresatuta egon ostean, biriketako arazoengatik izan zitekeena, hasiera batean, 2010. urtean diagnostikatu zioten koloneko minbizi baten ondorioz izan zitekeela susmatzen bazen ere. Madrilgo La Almudena hilerrian erraustu zuten eta bere errautsak, erdia Sevillan eta beste erdia La Almudenako hilerrian zabaldu zituzten, gurasoak eta ahizpa lurperatuta dauden familiaren panteoian.[1]

2017ko urriaren 17an bete zen artistaren azken borondatea: Madrilgo Molina Cuevas bitxi-dendan salgai jartzea bere jantzi artistiko zabala, bitxiak eta osagarriak. Bildutako dirua Mensajeros de la paz taldearentzat izan zen. Hil zen urtean bere altzariak eta objektu pertsonalak salgai jarri ziren helburu solidarioetarako, berak esakatu zuen bezala.[1][2][3]

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz egon zen ezkonduta, lehenik Espartaco Santoni aktorearekin 1958. urtean, Producciones Cinematograficos MD ekoiztetxea sortu zuenarekin batera. Ezkontzak hiru urte iraun zuen. Geroago, 1964. urteko martxoaren 18an, Antonio Gades dantzariarekin ezkondu zen Madrilgo San Antonio de la Florida ermitan, Luis Escobar eta Lucia Bosé aita-amabitxiak izan zirela. Ezkontza horrek hogei hilabete iraun zuen. 1982. urtean ezkontza deuseztatua izan zen. 1999. urtean, Kubara egindako bidaia batean, gazte bat ezagutu zuen, eta harekin maitasun-istorio bat izan zuen. Dinio Garcia Leiva kubatarra zen. Bikotea Espainiara etorri zen bizitzera eta hiru urte beranduago, 2002. urtean banandu egin ziren. 2013ko maiatzean, Salvame Deluxe saioan bertan, platoan adiskidetu ziren.

Bat-bateko hainbat abortu izan zituen, bata Espartako Santonirekin ezkonduta ikuskizun batean lanean zegoela. Marujita Díazek harreman sentimental asko izan zituen arren, ez zuen inoiz seme-alabarik izan.

Urtea Lana Herria Zuzendaria Oharrak
1948 La cigarra España Florián Rey
1949 Aventuras de Esparadrapo España Ángel de Echenique Bikoizketa-aktorea
1949 La tienda de antigüedades España José María Elorrieta
1950 La revoltosa España José Díaz Morales Abeslaria
El rey de Sierra Morena España Adolfo Aznar
1951 El sueño de Andalucía / Andalousie Francia

España

Luis Lucia, Robert Vernay
Una cubana en España España

Argentina

Cuba

Luis Bayón Herrera Rosita
Surcos España José Antonio Nieves Conde Ikuskizunaren Sindikatu Nazionalaren lau sari
1952 ¡Ay, tu madre...! o Aventuras y desventuras de Eduardini España Fernando Robles Polo
1953 Puebla de las mujeres España Antonio del Amo Juanita la Rosa
1954 El pescador de coplas España Antonio del Amo María del Mar
1955 El ceniciento España Juan Lladó Rosa
Good Bye, Sevilla (Adiós, Sevilla) España Ignacio F. Iquino
1957 Polvorilla España Florián Rey
El genio alegre España Gonzalo Delgrás
Ángeles sin cielo / Il ragazzo dal cuore di fango / Gioventù disperata España

Italia

Sergio Corbucci, Carlos Arévalo Calvet Carmen
1959 Y después del cuplé España Ernesto Arancibia Lupe Candelas
1960 La corista España José María Elorrieta Marieta
Tres angelitos negros México Fernando Cortés
Pelusa España Javier Setó Pelusa / Espektakuluaren Sindikatuaren Sari Nazionala, emakumezko aktore onenari
1961 Canción de arrabal / La cumparsita España

Argentina

Enrique Carreras Gloria Rivero / Ekoizlea: Marujita Díaz (M.D. Films)
1962 Abuelita Charlestón España Javier Setó Rosaura, Rosalía / Ekoizlea: Marujita Díaz (M.D. Films)
1963 Han robado una estrella España Javier Setó Ekoizlea: Marujita Díaz (M.D. Films)
El globo azul / Lulú España Javier Setó Lulú
La casta Susana / La chaste Suzanne España

Francia

Luis César Amadori Susana
El valle de las espadas España Javier Setó Ekoizlea: Marujita Díaz (M.D. Films)
1964 El escándalo España Javier Setó Ekoizlea: Marujita Díaz (M.D. Films)
1964 Visitando a las estrellas España Julián de la Flor
1965 La pérgola de las flores España

Argentina

Chile

Román Viñoly Barreto Carmelita / Primer premio a la mejor película argentina
1966 La mujer de tu prójimo / El noveno mandamiento España

Argentina

Enrique Carreras Ekoizlea: Marujita Díaz (M.D. Films)
1968 Flash 22 España Félix Martialay Film laburra
1971 Las amantes del diablo / I diabolici convegni España

Italia

José María Elorrieta
Carmen Boom / Grazie zio, ci provo anch'io España

Italia

Nick Nostro Carmen
1974 La boda o la vida España Rafael Romero Marchent Bere burua
1975 Canciones de nuestra vida España Eduardo Manzanos Brochero
1976 El avispero España Ramón Barco
1978 Deseo carnal España Manuel Iglesias Ana
1980 La reina de la Isla de las Perlas España Víctor Barrera
1998 Tesoro España Miguel Ángel Vivas Film laburra
2007 El secreto de la abuela España Belén Anguas
  • 2011: La copla española, v. 27
  • 2009: Lo mejor de Marujita Díaz, v. 2
  • 2009: Lo mejor de Marujita Díaz, v. 1
  • 1999: La revista musical española, v. 9
  • 1996: Marujita Díaz en el cine. Hispavox, D.L.
  • 1996: Siempre cantando: sus nuevas canciones. KMC Records, D.L.
  • 1996: Siempre cantando. KMC Records, D.L.
  • 1992: Marujita Díaz. Serdisco, D.L.
  • 1978: Éxitos de Marujita Díaz. Hispavox, D.L.
  • 1976: Música y estrellas. Discos CBS, D.L.
  • 1976: La picaresca de Marujita Díaz. Discovox, D.L.
  • 1975: Marujita Díaz. Zafiro, D.L.
  • 1975: Cantes y canciones. Marfer, D.L.
  • 1974: Cielo andaluz, confesión. Diresa, D.L.
  • 1973: Éxitos de Marujita Díaz, v. 2. Hispavox, D.L.
  • 1973: Tangos. D.L.
  • 1971: Carmen Boom / Somos. Marfer
  • 1970: Marujita Díaz. LP
  • 1967: Tangos. Vergara, D.L.
  • 1966 Marujita Díaz. EP, El Pichi + 3
  • 1966: Marujita Díaz en «De Madrid al cielo». Barcelona Vergara, D.L.
  • 1963: La casta Susana. Hispavox, D.L.
  • 1963: La bella Lulú. Hispavox, D.L.
  • 1961: Pelusa, Marujita Díaz en las canciones originales de la película. Hispavox, D.L.
  • 1961: Canciones de la película «La cumparsita» (7", sencillo)
  • 1961: Canciones de la película «Abuelita Charlestón». Montilla, EPFM-215
  • 1960: La corista, vol. 1. Hispavox, D.L
  • 1960: La corista, vol. 2. Hispavox, D.L
  • 1959: Y después del cuplé (7", EP). Hispavox, HH 17-93
  • 1959: Y después del cuplé (7"). Hispavox, HH 17-94
  • 1959: Noches de cabaret. Hispavox, D.L.
  • 1959 La princesa Alegría. Ediciones Bistagne
  • 1958: Las corsarias (banderita). Orquesta del Teatro Albéniz dirigida por Daniel Montorio. Montilla EPFM-9
  • 1957: Éxitos de la película «Polvorilla». Hispavox, HH 1711
  • 1957: Éxitos de la película «El genio alegre». Hispavox
  • 1956: Creaciones de Marujita Díaz (LP). Hispavox
  • 1956: Noche en España
  • La pequeña tonquinesa
  • 1951: Soleá la gitanilla, Soy madrileña. También llamado Las 4 coplas.
  • 1950: Calerito: pasodoble torero. San Sebastián Fábrica de Discos Columbia.
  • 1950: A todo color. Las copistas: pasacalles, Don Homobono: schottish. San Sebastián Fábrica de Discos Columbia.
  • 1950: Eres un sol. ¡Que viene el toro!, Manolito Torremocha. San Sebastián Fábrica de Discos Columbia.
  • 1949: Lo veo todo doble: guaracha; El lenguaje del abanico: tango bolero. Barcelona Compañía del Gramófono Odeón.
  • 1948: ¡Yo soy casado, señorita!.
  • Cómo nos reímos: «Las cómicas» (2014)
  • 50 años de (2010)
  • Memòries de la tele (2008)
  • Morancos 007 (2007)
  • Kety no para (1997) episodio 8: «Doña Inés del alma mía»
  • Truhanes (telesaila)|Truhanes (1993)
  • Canciones de nuestra vida (1975)
  • Sábado 64 (1965).
  • Música y estrellas (1976), aurkezlea
  • El legado de los cuplés (2019), documental de Canal Sur
  • Antonio Molina, el mito (1996), laguntzailea
  • Tiempo al tiempo (2001-2002), tertuliana
  • T con T (2014), gonbidatua
  • Cine de barrio (2001-2003-2013), laguntzailea e gonbidatua
  • Sálvame (2009-2015), laguntzailea eta noizbehinkako gonbidatua
  • Sálvame deluxe (2009-2014), noizbehinkako gonbidatua
  • DEC, gonbidatua
  • Territorio comanche (Telemadrid), laguntzailea
  • Tómbola (1998-2000), gonbidatua
  • Qué tiempo tan feliz (2010-2011), gonbidatua
  • Vuélveme loca (2011), gonbidatua
  • Los mejores años de nuestra vida (2009), laguntzailea
  • Hormigas blancas (2007), gonbidatua
  • Sábado dolce vita (2006-2007), gonbidatua
  • Salsa rosa (2005-2006), gonbidatua
  • Bienaventurados (2006), gonbidatua
  • En antena (2006), gonbidatua
  • El programa de Ana Rosa (2005), gonbidatua
  • La tierra de las 1000 músicas (2005), dokumentala
  • Crónicas marcianas (2004), gonbidatua
  • Todos con la copla (2003), laguntzailea
  • Especial Diario de Patricia, programa 500 (2003), gonbidatua
  • A corazón abierto (2003), gonbidatua
  • Día a día (2002), gonbidatua
  • Abierto al anochecer (2002), gonbidatua
  • Grandes de la copla (2001), laguntzailea
  • Amigos en la noche (2001), laguntzailea
  • Moros y cristianos (2001), laguntzailea
  • Verano, verano (1999), laguntzailea
  • Noche de fiesta (1999), laguntzailea
  • Espejo secreto (1998), gonbidatua
  • Esos locos bajitos (1998), gonbidatua
  • La llamada de la suerte (1998), gonbidatua
  • Furor (1998), gonbidatua
  • Hoy es posible (1997), gonbidatua
  • En exclusiva (1997), gonbidatua
  • A reír que son dos días (1997), gonbidatua
  • Suena la copla (1996), gonbidatua
  • Coplas de verano (1996), laguntzailea
  • Cita con la vida (1996), gonbidatua
  • Refrescante 95 (1995), laguntzailea
  • Esto es espectáculo (1995), laguntzailea
  • Ay Lola, Lolita, Lola (1995), gonbidatua
  • Quédate con la copla (1992)
  • Querida Concha (1992), gonbidatua
  • ¡Hola Raffaella! (1992), gonbidatua
  • Un día es un día (1990), gonbidatua
  • Las coplas (1990), laguntzailea
  • Pero ¿esto qué es? (1989), gonbidatua
  • Entre amigos (1986), gonbidatua
  • La noche del cine español (1986), gonbidatua
  • Bla bla bla (1983), laguntzailea
  • Cosas (1980), gonbidatua
  • 300 millones (1979), laguntzailea
  • Aplauso (1979), laguntzailea
  • Especial Nochevieja de 1978 (1978), laguntzailea
  • Cantares (1978), laguntzailea
  • Programa de fin de año (1975), laguntzailea
  • ¡Señoras y señores! (1974), laguntzailea
  • Gran premio (1967), laguntzailea
  • Noche del sábado (1965-1966), laguntzailea
  • Aquí el segundo programa (1966), laguntzailea
  • Noche de estrellas (1965), laguntzailea
  • Gran parada (1964), laguntzailea.
  • Directamente Encarna (COPE), laguntzailea (1989-1996)
  • Espektakuluaren Sindikatu Nazionalaren Emakumezko Aktore Onenaren Saria (1961).[1]
  • Prentsaren Galen Saria, uneko artistarik ospetsuena eta txalogarriena izateagatik (1963).
  • Pertsonaia Popularraren Saria, Diario Pueblo egunkariak emana (1961 eta 1964).[2]
  • Madrilgo Ahotsak emandako saria (1974).
  • Huelvako Zinema Iberoamerikarraren 17. Jaialdiaren omenaldia (1991).
  • Costa del Sol Zinemaldiko Ohorezko Saria (2001).
  • Zilarrezko Galeper Saria, Umore Akademiak emandakoa (2003).
  • RTVEren Zilarrezko Mikrofono Saria, Murtziako Eskualdeko Irrati eta Telebista Elkarteak emandakoa (2007).
  • Calle en su honor en Torremolinos (Malaga).
  • Ferrari ren omenaldia, Espainiako Ferrari neska (2012).[3]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]