Maruxa Villanueva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maruxa Villanueva

Bizitza
JaiotzaA Barrela (en) Itzuli1906ko maiatzaren 6a
Herrialdea Galizia
HeriotzaSantiago de Compostela1998ko azaroaren 24a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manuel Daniel Varela Buxán (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

Maruxa Villanueva, jaiotzaz María Isaura Vázquez Blanco (Barrelan, Lousada, Carballedo, Lugo, Galizia,1906ko maiatzaren 6aSantiago de Compostela, Coruña, Galizia, 1998ko azaroaren 24a) galiziar abeslaria eta aktorea izan zen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 urterekin Argentinara emigratu zuen, eta han abeslari eta aktore egin zen; Buenos Aireseko emigratu galiziarren kultura-jardueretan eta Errepublikaren aldeko ekitaldietan ere parte hartu zuen. Manuel Daniel Varela Buxánekin ezkondu zen, eta harekin Comedias Marujita Villanuevaren Galiziako Konpainia osatu zuen. Harekin estreinatu zuen Os vellas non de namorarse. Argentinan lagun egin zituen Salvador de Madariaga, Eduardo Blanco Amor, Fernando Iglesias 'Tacholas' eta Castelao.[1]

1949an Galiziara itzuli zenean Os Labregos konpainia sortu zuen, baina zentsura frankistak bere jarduera bertan behera utzi eta Buenos Airesera itzuli zen 1958an. 1962an Galiziara itzuli zen behin betiko.[1] 1971n, Rosalía de Castro Agustín Sixto Seco Fundazioko lehendakariak proposatu zion Rosalía de Castro Etxe Museoaz arduratzea eta 1974az geroztik bertan bizi izan zen hil zen arte.[3] Rosaliaren etxean eta obran eman zuen denbora, eta gaian espezialista bihurtu zen.[4] Egun, bizirik ez badago ere, etxea erakusteko bere irudiko avatarra (animazioa pertsonaia) du Maruxiña Villanuevak.[5]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat sari eta omenaldi jaso zituen, besteak beste,

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Maruxa Villanueva | Álbum de mulleres | culturagalega.org» culturagalega.gal (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) teatro, tamerlam. (2021-08-18). «XXXI MOSTRA DE TEATRO MARUXA VILLANUEVA, CAMIÑO DE CHANTADA CON MI VIDA ERES TÚ…» tamerlamteatro (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  3. (Gaztelaniaz) EN LA CASA DE ROSALÍA DE CASTRO CON MARUXA VILLANUEVA. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  4. Txantiloi:Gl-ES «Maruxa Villanueva» Fundación Rosalía de Castro (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  5. a b (Gaztelaniaz) «O avatar de Maruxa Villanueva guía as visitas virtuais á Casa Rosalía | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]