Marwan II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marwan II.a

14. Umayyad Caliph (en) Itzuli

744ko abenduaren 4a - 750eko urtarrilaren 25a
Ibrahim ibn al-Walid
Bizitza
Jaiotza688
HerrialdeaOmeiatar Kaliferria
HeriotzaFustat (en) Itzuli750eko abuztuaren 6a (61/62 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: burugabetzea
Familia
AitaMuhammad ibn Marwan
Familia
LeinuaOmeiatarren dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Irakaslea(k)Ja'd ibn Dirham (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra, politikaria, gobernadorea eta kalifa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Marwan ibn Muhammad ibn Marwan (arabieraz: مروان بن محمد بن مروان بن الحكم‎Marwān bin Muḥammad bin Marwān bin al-Ḥakam; 691750eko abuztuaren 6a) omeiatarren kalifa izan zen.[1] 744tik 750 arte gobernatu zuen, hil zutenean. Omeiatarren azken gobernaria izan zen Damaskon.

Al-Himarren semea eta Marwan I.aren biloba, Marwanek kalifa bilakatu zen bere lehengusu Ibrahim ibn al-Walidek abdikatu ondoren. Kalifa izendatua izan aurretik, Marwanek Azerbaijango gobernadore bezala zerbitzatu zuen. Postu honetan, gerra garesti bat egin zuen khazariarren aurka, non garaipen pirriko bat lortu zuen.

Kaliferria hartu ondoren, Marwanek, zatika erortzen zen inperio bat heredatu zuen. Omeiatarren aurkako sentimendua oso zabalduta zegoen, bereziki Iranen eta Iraken, eta abbastarrek jarraitzaile asko zituzten. Hala, Marwanen erregealdia, kalifa bezala, Omeiatar Inperioa mantentzen saiatzeari eskainia izan zen ia erabat.

Marwanek ezin zuen Abbastar Iraultza deiturikoa baretu. Hasieran garaipen batzuk lortu zituen arren, azkenean As-Saffahen aurrean porrot erabakigarria jasan zuen, Zab Handiko guduan. Gudu honetan bakarrik omeiatar familiako 300 kide hil ziren. Marwanek, ondoren, frenetikoki bilatu zuen babesa; mendebaldean aurkitzeko esperantzan, Egiptora bidaia egin zuen, baina Nilo zeharkatzen ari zela harrapatu eta hil egin zuten. Bere heriotzak, omeiatarren aberastasunen amaiera adierazi zuen ekialdean, eta omeiatarren sarraskiak jarraitu zuen abbastarren esku.

Ia omeiatar dinastia osoa hil zen, Abd ar-Rahman I.a printze talentuduna izan ezik, nork al-Andalusera ihes egin zuen eta han omeiatar boterea berrezarri zuen, Kordobako emirerrian, Abbastar Kalifa-herriatik independentea zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wellhausen, Julius. (2000). The Arab Kingdom and Its Fall. Taylor & Francis ISBN 0-415-20904-8..