Mary C. Jacobs
| Mary C. Jacobs | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Woodland Ferry (en) |
| Heriotza | 1909ko azaroaren 14a (81 urte) |
| Hobiratze lekua | Saint Lukes Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hortikultorea, nekazaria eta idazlea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | metodismoa Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa |
Mary Catherine Goslin Jacobs (Woodland, 1828ko otsailaren 1a – 1909ko azaroaren 14a) estatubatuar nekazari, abeltzain, baratzezain eta idazlea izan zen. Besteak beste, The Pony Engine ipuina idatzi zuen, gaur egun The Little Engine That Could izenburupean ezagunagoa[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hester Cannon eta John Goslinen alaba, Mary Catherine Goslin 1828an jaio zen Delaware estatuko Woodland herritik gertu[2]. Hamabi urte zituela, Bridgevillera joan zen bizitzera[2].
Hiru aldiz ezkondu zen, lehenengoan Alanson Dickersonekin (1811-1851) 1846an eta gero Nathaniel Ross Jacobsekin (1822-1870) 1855ean[3]. Lau seme-alaba izan zituen, horietako bi lehen senarrarekin eta beste bi, Gertrude and Lily, bigarren senarrarekin[4]. Maryk berrogeita bi urte zituela, bigarren senarra hil zitzaion, familia zorpetuta utziz[2]. Hamar urte geroago zorrak kendu zituen eta nekazari eta abeltzain arrakastatsu bihurtu zen. Mertxikak, marrubiak, mahatsak, hegaztiak eta behiak hazi zituen. 1881ean Thomas K. Jacobsekin ezkondu zen, baina 1884ko azaroan hirugarrenez alargundu zen[2][5]. Alaba heldu batekin bizi izan zen, eta biek poesia idatzi zuten[2]. Jacobsek nekazaritzari buruzko hainbat ikasliburu ere idatzi zituen[6].
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean, konfederatuen alde egin zuen. Metodismoan hezi zen, baina eliza hori utzi zuen abolizionisten alde egin zuenean, eta Eliza Episkopalianoan sartu zen. Wilmingtongo umezurztegi bat sustatu zuen eta odoleko lau seme-alaba eta beste 28 haur hazi omen zituen[6].
The Pony Engine
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Pony Engine ipuina Kindergarten Review aldizkarian argitaratu zuten 1910ean[7][8]. Garai hartako egunkarietan zabaldu zen, eta ipuinaren aldaerak eskoletako emanaldietan antzezten zituzten[9][10][11]. 1956an, Arnold Munk New Yorkeko argitaratzaileak sariak eskaini zizkion The Little Engine That Coulden jatorria aurkitzen lagun zezakeenei[12]. Lehen saria Ruth L. Arthur Filadelfiako eskolako liburuzainak irabazi zuen Jacobsen ipuinaren kopia bat Munki bidaltzeagatik[12][13].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Plotnick, Roy E. (2012). «In Search of Watty Piper: The History of the 'Little Engine' Story» New Review of Children's Literature and Librarianship 18 (1): 11-26. ISSN 1361-4541..
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Scharf, John Thomas. (1888). History of Delaware. 1609-1888. Philadelphia: L. J. Richards & Co., 935- or. (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) «Delaware Vital Record Index Cards, 1680-1934» FamilySearch (kontsulta data: 2021-05-14).
- ↑ (Ingelesez) Jacobs, Nathaniel. «1870 US Census» FamilySearch (kontsulta data: 2021-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Thomas K. Jacobs» The Lima News 2020-04-07.
- ↑ a b (Ingelesez) «Death Takes Noted Woman» The Evening Journal (Wilmington): 7. 1909-11-22 (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) Donaldson, Leo. «Watty Piper’s the Little Engine That Could: A Perfect Bedtime Story» Toby The Big Little Tugboat (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) «The Pony Engine» Kindergarten review 21: 35. 1910-1911 (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) «Grafton» Grand Forks Herald 1912-11-22 (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) «The Pony Engine» The Presbyterian of the South (Atlanta): 5. 1914-11-18 (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) «The Pony Engine» The Catholic bulletin (St. Paul): 7. 1911-01-21 (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Nichols, Harmon. «Nursery Rhymes Have Changed» The Ledger & Times 1956-04-15 (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) «Little Engine Subject of Hunt» The Fairbury Daily News (Fairbury: Associated Press): 1. 1955-10-06 (kontsulta data: 2024-12-16).