Edukira joan

Mary Davies (poeta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Davies (poeta)

Bizitza
JaiotzaPorthmadog, 1846ko urriaren 17a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaPorthmadog, 1882ko urriaren 8a (35 urte)
Hobiratze lekuaTalsarnau (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgalesa
Jarduerak
Jarduerakolerkaria eta idazlea

Mary Davies (Porthmadog, 1846ko urriaren 17aibidem, 1882ko urriaren 8a), Mair Eifion izengoitiaz ere ezaguna, galestar poeta izan zen, galesez idatzi zuena.

Mary Davies 1846ko urriaren 17an jaio zen Porthmadogen, Iparraldeko Galesen, eta han bizitza gehiena eman zuen. Lewis Davies kapitainaren eta haren emazte Jenneten alaba zaharrena zen. Haren gurasoek Tregunter Arms izeneko pub bat kudeatu zuten Porthmadogen[1]. Eraikin hori jada pub bat ez den arren, existitzen jarraitzen du eta monumentu arkitektonikoa da[2].

William Rees (Gwilym Hiraethog) idazlearen alabak mantentzen zuen eskola pribatu batean ikasi zuen Daviesek. Gaztetatik erakutsi zuen poesia idazteko talentua[1]. Heziketa poetikoa John Williams (Ioan Madog) eta William Ambrose (Emrys) poeten eskutik jaso zuen[3]. Lehen idazlanak Y Dysgedydd aldizkarian argitaratu zituen, 1853-1873 bitartean William Ambrosek eta John Williamsek zuzendu zutena[1]. Garaiko hartako galestar emakume poeta askok ez bezala, ez zuen emakumeentzako aldizkarietan kolaboratu. Aldizkari horiek garrantzi handia ematen zioten neurritasunari, eta Maryk ez zuen harrera onik jasotzen, amari puba kudeatzen laguntzen baitzion[4].

Poema eta saiakerengatik tokiko mailako sariak irabazten hasi zenean, Gorsedd elkartean onartu zuten 1875eko Pwllheliko Eisteddfod Nazionalean[5].

Mary Davies ez zen inoiz ezkondu eta 1882ko urriaren 8an hil zen Porthmadogen. Soarren lurperatu zuten, Talsarnau herritik gertu[1]. Handik gutxira, William Robertsek haren poemak argitaratu zituen Blodeu Eifion, sef Gwaith Barddonol Mair Eifion izenburupean[5].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Ingelesez) Lewis, Idwal. «Davies, Mary» Dictionary of Welsh Biography (National Library of Wales) (kontsulta data: 2024-12-18).
  2. (Ingelesez) «A Grade II Listed Building in Porthmadog, Gwynedd» British Listed Buildings (kontsulta data: 2024-12-18).
  3. (Galesez) «Davies, Mary (Mair Eifion)» «Cymru Cyfrol» Cylchgronau Cymru 54: 83. 1918 (kontsulta data: 2024-12-18).
  4. (Ingelesez) Aaron, Jane. (2010). Nineteenth-Century Women's Writing in Wales, Nation, Gender, Identity. Gwasg Prifysgol Cymru ISBN 9780708320600..
  5. 1 2 (Ingelesez) Griffiths, Griffith Milwyn. «Roberts, William (Gwilym Eryri; 1844–1895?)» Dictionary of Welsh Biography (National Library of Wales) (kontsulta data: 2024-12-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]