Mary Kenner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Kenner
Mary Beatrice Davidson Kenner .jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Beatrice Davidson
JaiotzaMonroe (Ipar Carolina)1912ko maiatzaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMcLean (Virginia)
Talde etnikoaafro-amerikarra
Heriotza2006ko urtarrilaren 13a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaDunbar High School (en) Itzuli 1931)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea eta lore-saltzailea
Osasun-gerrikoa

Mary Kenner, izen osoa Mary Beatrice Davidson Kenner (Monroe, Ipar Carolina, 1912ko maiatzaren 17a - Washington, Estatu Batuak, 2006ko urtarrilaren 13), Estatu Batuetako asmatzaile bat izan zen. Gehien nabarmendu zen osasun-gerrikoaren garapenerako, nahiz eta arraza-bereizkeriak hogeita hamar urtez eragotzi zion osasun-gerrikoaren patentea.[1] Kennerrek bost patente jaso zituen, beraien artean; osasun-gerrikoa, komuneko papererako euskarria, bainatzeko eta bizkarra garbitu ahal izateko gehigarri bat eta pertsona elbarrientzako ibiltari bat.[2]

Bizitza eta Hezkuntza Goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kenner Monroe Ipar Carolinan jaio zen, eta asmatzaile familia batetik etorri zen. Mary-ren esanetan Sidney Nathaniel Davidson (1890eko ekaina - 1958ko azaroa), bere aita, izan zen bere asmakisunetan interesa erakusten aurrena.[3] Bere aitak, leiho-garbitzaile bat patentatu zuen trenetarako eta anbulantzietarako gurpildun esku-ohe bat asmatu zuen.

Kenner 1931n graduatu zen institutuan. Howard Unibertsitatera joan zen, baina ezin izan zuen amaitu finantza zailtasunen ondorioz.[4] Kennerrek ez zuen unibertsitateko titulurik edo lanbide-prestakuntzarik jaso. Garai hartan, emakumeak establezimendu zientifikorik edo erakunde akademikorik gabe zeuden.[5]

Kenner eta bere familia Washington D.C.ra joan ziren, gaztea zenean, eta hemen geratu zen bere aukerak aztertzen Estatu Batuetako Patent eta Trademark Officen patentatzeko.[6]

Asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerriko sanitario egoki bat asmatu zuen, eskuzapi erakusgarri eta heze batekin. Emakumeek gaur egun oso erabilgarriak diren konpresak bezala ere ezagutzen dira. 1956an, bere lehen patentea lortzeko adina diru aurreztu ahal izan zuen. Baina Sonn-Nap-Pack Company enpresa izan zen asmakizunaz arduratzen lehena, baina azkenean baztertu egin zuten jatorri afroamerikarreko emakume bat zela jakin zutenean.[7][8] Kennerrek ez zuen inoiz dirurik ateratu sanitario gerrikotik, patentea iraungi eta domeinu publiko bihurtu baitzen, dohainik fabrikatzen utziz. Gerrikoak emakumeen barruko arropa arrunta irudi lezake, baina aparte erabiltzen zen, eta konpresa iragazgaitzak baino ez ziren jarri behar, integratuta zeukan poltsikoan.[7]

1956 eta 1987 artean bost patente jaso zituen bere sormen pertsonal eta familiagatik.[9] Bere arrebarekin, Mildred Davidsonekin (1916ko urtarrilak 31 - 1993)[10], komuneko paperezko eskarrian zegoen patentea partekatu zuen. Patente bat ere bazuen atzeko zirrindola baten gainean, dutxako edo banuontziko horman jar zitekeena.[11] Asmakizun hau 1987an patentatu zen 4696068 zenbakiarekin. 1959an ibiltari baten garraio-osagarria patentatu zuen, Mildred esklerosi anizkoitza garatu ondoren.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Kennerrek lore konpontzailea profesional gisa lan egin zuen eta lau-lore denda zituen Washington, DC eta inguruetan sakabanatuta.[12] 23 urtez egon zen bere dendetan lanean, unibertsitatea utzi ondoren, finantza zailtasunen ondorioz. Bigarren Mundu Gerran, Maryk lan bat aurkitu zuen gobernu federalarekin, Zensus Bulegoan eta akziozko Bulego Orokorrean. Washington, D.C.ko base militarreko dantzetara joan zen gau batean, Kenner soldadu batekin elkartu eta maitemindu zen eta 1945ean ezkondu ziren. 1950ean dibortziatu ziren.[5] 1951n, Kenner James "Jabbo" Kenner pisu astuneko boxeolari ospetsuarekin ezkondu zen. Elkarrekin bizi ziren McLarenen, Virginian, Kennedyren konplexutik gertu. Bost mutikoren gurasoak izan ziren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b https://scholarworks.umass.edu/cgi/viewcontent.cgi?article=5985&context=dissertations_1
  2. «Mary Beatrice Davidson Kenner - Mujerwebs» mujerwebs.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  3. «Herstory - Mary Beatrice Davidson Kenner - Mary Beatrice Davidson Kenner» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  4. Jeffrey, Laura S.. (2013). Amazing American inventors of the 20th century. ISBN 978-0-7660-4162-2. PMC 808005907. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  5. a b «Mary Beatrice Davidson Kenner: The Forgotten Inventor Who Changed Women’s Health Forever» stylemagazine.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  6. (Ingelesez) Riggio, Olivia. (2021-02-03). «Women's History Month Profiles: Mary Beatrice Davidson Kenner, Inventor» DiversityInc (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  7. a b (Gaztelaniaz) reportera, Cinthia Flores Fotógrafa y. (2020-10-06). «MARY KENNER: LA INVENTORA DEL CINTURON SANITARIO» Revista Yaconic (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  8. (Ingelesez) «The Forgotten Black Woman Inventor Who Revolutionized Menstrual Pads» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  9. «Women Inventors | NCpedia» ncpedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  10. (Ingelesez) «Mildred Davidson Austin Smith | Board Game Designer | BoardGameGeek» boardgamegeek.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  11. «Mary B. Kenner Inventions, Patents and Patent Applications - Justia Patents Search» patents.justia.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  12. https://wayback.archive-it.org/all/20130607161142/http://www.ncdcr.gov/Portals/7/Collateral/database/f06.african.american.brilliance.pdf

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]