María José Álvarez Mezquíriz
María José Álvarez Mezquíriz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea UCLouvain Instituto de Empresa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Jasotako sariak | ikusi
|
María José Álvarez Mezquíriz (Bilbo, Bizkaia,1957) Eulen Taldeko enpresaburu exekutibo bilbotarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon jaio zen. Gurasoak María Mezquíriz Gancheguiren eta Davíd Álvarez Díez ziren. Sei neba-arreba ditu.[1] Zuzenbidean lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Zuzenbide komunitarioan diplomatua, Lovainako Unibertsitate Katolikoan (Belgika). Enpresa Institutuko Kanpo Merkataritzako Masterra du.[2]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eulen Taldea 1962an sortu zuen aitak Bilbon.[3] Eulen taldearen enpresan hasi zen lanean hogeita lau urte zituela, absentismoari buruzko estatistika eginez. Urte askoan aritu zen produkzioan, altak, bajak, batzordeekin bilerak, zerbitzuak antolatu eta muntatzen.[1] Hainbat erantzukizun-postutan egon zen Taldean, eta aholkularitza juridikoko zuzendari laguntzaile izan zen. 1993an auditoretza eta kontrol saila sortu zuen.[4] Leongo ekialdeko mendian haragi-gune integral baten proiektua abian jartzeaz arduratu zen. Haragi-proiektua, Hannover 2000ko nazioarteko erakusketako landa-garapeneko proiektuaren adibide zen.[2][5] DEMASA enpresako zuzendari nagusia, Taldearen Erdialdea eremuko zuzendari nagusia, Taldeko nazioarteko harremanetarako lehendakaritzaren albokoa, Kalitatearen Kudeaketako zuzendaria ere izan zen. 2010ean Eulen Taldeko lehendakariorde izendatu zuten, eta administrazio-kontseiluko kide izan zen. 2017az geroztik, zerbitzu-enpresetako Eulen Taldeko presidentea da.[4]
Emakume enpresaburu aberatsenetakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eulenen egungo presidenteak 2017az geroztik kontrolatzen du enpresaren kapitalaren gehiengoa, Daval sozietate instrumentalaren bidez, haren aitaren eta fundatzailearen jaraunspenaren banaketa notarialki formalizatu ondoren. Dirutza, Gaztela eta Leongo lehena, Forbes-en arabera, 225 milioi eurokoa zen. Espainiako emakume aberatsenetakoa da.[6] Enpresaburu ezezaguna bada ere, 86.000 langile baino gehiagoren ardura du, 14 herrialdetan ari dira eta 7.000 bezero ditu. Denetarik egiten dute: garbiketa, segurtasun, logistika, telemarketina, zerbitzu soziosanitarioak, mantentze-lan integralak, aldi baterako lana eta ingurumena.[7]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999. Emakume Enpresarien Espainiako Federazioak aukeratu zuen Urteko Emakume Enpresaria.[2]
- 2001. Gaztela eta Leongo Erkidegoko enpresa ekimenaren saria.[2]
- 2003. Emakume Zuzendarientzako Montblanc saria.[2]
- 2006. Leongo Enpresa Zirkuluak Urrezko Zirkulua eman zion.[2]
- 2017. Espainiako Merkataritza Ganberak -Estatu Batuek Business Leader of the Year gisa onartua.[2]
- 2019. 2019 enpresaburua, lidergoagatik.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Estepa, Pedro. (2021-05-15). «María José Álvarez Mezquíriz: “El principal activo de una empresa es el capital humano”» Forbes España.
- ↑ a b c d e f g h «GlobalCaballos» www.globalcaballos.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quién es María José Álvarez Mezquíriz, la presidenta de Eulen que ha sido atacada en Madrid» abc 2022-11-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
- ↑ a b «La empresaria más desconocida de España: así es María José Álvarez, la presidenta de Eulen — idealista/news» www.idealista.com.
- ↑ María José Álvarez – Congreso 2022. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Ponferrada, Diario de León | Noticias de León, Bierzo y. (2022-11-15). «¿Quién es María José Álvarez?» Diario de León | Noticias de León, Bierzo y Ponferrada (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La empresaria más desconocida de España: así es María José Álvarez, la presidenta de Eulen — idealista/news» www.idealista.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).