María Lorena Ramírez

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Lorena Ramírez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Lorena Ramírez Hernández
JaiotzaGuachochi (en) Itzuli1995eko urtarrilaren 1a (29 urte)
Herrialdea Mexiko
Jarduerak
Jarduerakatleta, iraupen-lasterkaria eta ultramaratoilaria
IMDB: nm11075933 Edit the value on Wikidata

María Lorena Ramírez Hernández (Guachochi, Chihuahua, Mexiko, 1995eko urtarrilaren 1a) mexikar korrikalaria da, tarahumara edo raramuri etniakoa. Mundu mailan ezaguna egin zen 2017an 50 kilometroko UltraTrail Cerro Rojo lasterketa irabazi ondoren, 07:20:00 denboran, eta huaratxeekin, oinetakorik eta kirol-ekipamendurik gabe.[1][2] Errendimendu handiko atleta izan arren, ez du gobernuaren babesik jasotzen, baina garaipen bat lortzen duen bakoitzean, Mexikoko agintariek laudorioz betetzen dute eta harro daudela esaten dute.[3] Ehunka raramuri haur ari dira bere pausuak jarraitzen Chihuahuako mendilerroaren altueretan zehar.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Lorena Ramírez Hernández Ciénaga de Noragachi herrian jaio eta bizi izan da, Guachochi udalerrian. Bere familiaren ganadua zaintzen du eta kirola egiten ere aritzen da, eta historikoki bere erresistentziagatik eta distantzia luzera korrika egiteko dituen dohain bereziengatik ezaguna den komunitate indigena mexikar bateko kidea da; izan ere, raramuri edo tarahumara hitzak "oin arinak" esan nahi du.[4][5][6]

Bere neba, aita eta aitona ere korrikalariak izan dira, eta Mario neba bere lasterketa berdinetan parte hartzen ari da. María Lorenak distantzia handiagoko lasterketetan ere parte hartzen du (100 km), eta lasterketa horietako batzuetan lehenengoen artean geratu da.[7]

Bere herrialdetik kanpo egin zuen lehen lasterketa (CajaMar Tenerife Bluetrail) Europan korritu zuen, 2017ko ekainaren 10ean zehazki, Kanarietako Tenerife uhartean (Espainia), antolakuntzak bertara zuzenean gonbidatua izan zelarik.[8][9] Hala ere, proba honetan erretiratu egin behar izan zuen belauneko min handia zuelako ia 100 kilometroko ibilbidearen erdia baino gehiago eginda zuenean.[10] 2018an, Lorenak Tenerife Bluetrail lasterketan parte hartu zuen berriro, eta Senior mailako hirugarren postuan amaitu zuen. Balentria honen ondorioz, nazioartean "Tenerife konkistatu zuen raramuri" bezala onartua izan zen, eta mundua harritu zuen espainiar uhartean 102 kilometroko lehia batean parte hartuz.[11]

Bosgarren emakumerik onena izan zen eta 110. postuan sailkatu zen Overalleko ultramaratoian.[12]

Ahal duen guztietan, nahiago du sandaliekin eta bere komunitateko arropa tradizionalarekin korrika egin, eta, are gehiago, marka garrantzitsuen merkataritza-eskaintzak baztertu ditu, bere kirol-materiala jantzi edo erabili dezan.[13] Sandaliak, huaratxeak, neumatiko birziklatuekin eginak daude, eta bere jantzi guztiak berak eginak dira hamabi urte zituenetik, amak josten irakatsi zionetik.[14]

Bere ibilbidean zehar, María Lorenak Cobreko sakanetako lasterketa ospetsuenen lehen tokietan kokatzea lortu du. Mendi sistema hori Mendebaldeko Mendilerro Amaren zati bat da, eta María Lorenak, entrenatzeko erraztasun gehiago zituzten korrikalariak eta horietako batzuk marka komertzialek ere babesten zituztenak, gainditu ditu.[15]

Bere balentrien ondoren, pertsona eta erakunde batzuk prest daude Lorena Ramirezi laguntza ekonomikoa emateko atleta profesional gisa izango duen ibilbide oparoan. Kirol nazionalak figura berria du, 24 urte baino ez ditu, eta, beraz, garaipen eta errekord karrera luzea izango du oraindik.[16]

Vogue aldizkariaren azala izan da, Mexiko 2019ko urrian, 20. urteurrenaren edizioan, eta esan beharra dago, aldizkaria ospetsuak elkarrizketatzen espezializatuta dagoela.[17]

Lorena Ramírezek ez du kirol arroparik edo lasterketarako tramankulu berezirik erabiltzen korrika egiteko, baina 100 km ultramaratoia bost aldiz irabazi du.[16]

Lorena ezaguna bazen ere, bereziki trail running giroan, bere ospea lehertu egin zen Netflixek bere bizitza kontatzen duen dokumental bat filmatu zuenean. "Lorena, oin arinekoa" du izena 28 minutuko film laburrak, non bere bizitza eta lasterketetan izandako esperientziak kontatzen dituen, eta, batez ere, bere herriko ohiturak.[18][19]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Lehiaketa Lekua Posizioa Froga Denbora
2016 Zaldi Zuriaren Ultramaratoia Chihuahua 2. 100 km
2017 UltraTrail Cerro Rojo Tlatlauquitepec 1. 50 km 7: 20.00
2017 Arroilen Ultra Maratoia Guachochi, Chihuahua 1. 100 km 12:44:22
2018 Arroilen Ultra Maratoia Guachochi, Chihuahua 2. 100 km 13:26:14

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2017-05-20). «Una tarahumara gana en México una ultramaratón corriendo con sandalias y falda» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Lorena Ramírez, una corredora de ultrafondo que compite en sandalias» El Correo 2019-12-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  3. (Gaztelaniaz) src="https://i2.wp.com/esbarrio.com/wp-content/uploads/2018/04/omar-porcayo-1.jpg?resize=150%2C150,+<img; Porcayo, ssl=1" width="40" height="40" alt="" />Omar. (2018-07-30). «#PinoleYFrijoles: La vida de Lorena Ramírez, ultramaratonista rarámuri» Barrio (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  4. (Gaztelaniaz) Lugo, El Progreso de. (2017-05-21). «La falda de María Lorena» El Progreso de Lugo (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  5. País, Ediciones El. (2017-05-19). «Una mujer tarahumara gana un ultramaratón en México sin equipación deportiva» Verne (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  6. (Gaztelaniaz) «NACIDOS PARA CORRER: LA HISTORIA DE UNA TRIBU OCULTA, UN GRUPO DE SUPERATLETAS Y LA MAYOR CARRERA DE LA HISTORIA de CHRISTOPHER MACDOUGALL | Casa del Libro» casadellibro 2011-04-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  7. (Gaztelaniaz) «Lorena Ramírez: ORGULLO mexicano reconocido a nivel mundial (VIDEO)» La Verdad Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  8. País, Ediciones El. (2017-06-08). «Nacida para ganar: así es la vida de la campeona de ultramaratones que corre en sandalias» Verne (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  9. (Gaztelaniaz) «La tarahumara Lorena Ramírez: "Nunca me he entrenado para una carrera"» Marca.com 2017-06-08 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  10. (Gaztelaniaz) País, El. (2017-06-11). «La corredora rarámuri Lorena Ramírez se retira de la ultramaratón en Canarias» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  11. (Gaztelaniaz) «Lorena Ramírez, la rarámuri que conquistó Europa» Quién 2018-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  12. (Gaztelaniaz) «Destacan tarahumaras en ultramaratón» El Diario de Juárez (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  13. (Gaztelaniaz) «La ultramaratonista rarámuri no necesita tenis para ganar carreras de 100 kilómetros. Le bastan sus sandalias y su corazón. Aquí nos comparte su experiencia.» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  14. (Ingelesez) Andrea Pacheco. (2019-11-30). «Lorena Ramírez: la corredora rarámuri que ha conquistado México y Europa» Azteca America (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  15. «Lorena Ramírez, la corredora rarámuri que nos enseñó una valiosa lección deportiva» hubsports.mx (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  16. a b (Gaztelaniaz) «Lorena Ramírez, la corredora rarámuri que gana ultramaratones» Hoteles City Express (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  17. (Ingelesez) Sudcaliforniano, El. «Lorena Ramírez, la rarámuri ultramaratonista es la nueva portada Vogue» Noticias, Deportes, Gossip, Columnas | El Sol de México (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  18. (Gaztelaniaz) «Lorena Ramírez, la corredora con sandalías más veloz del mundo» Más Aire (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  19. (Gaztelaniaz) Méndez, Frida. (2020-01-03). «Este es el documental de Lorena Ramírez, la corredora rarámuri» Revista Travesías | Inspiración para viajeros (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]