Edukira joan

Masami Kurumada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Masami Kurumada
Bizitza
JaiotzaTsukishima (en) Itzuli, 1953ko abenduaren 6a (72 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmangaka, kanta-idazlea, gidoilaria, komiki gidoilaria eta komikigilea
Lan nabarmenak

kurumadapro.com
IMDB: nm1030700 Musicbrainz: fab64cd6-bd9c-4fbd-a490-56f19e660758 Discogs: 4550688 Edit the value on Wikidata

Masami Kurumada (japonieraz: 車田 正美?, Hepburn: Kurumada Masami) (1953ko abenduak 6) japoniar mangaka bat da. Bere lanik arrakastatsuena 1986 eta 1990 bitartean idatzi eta marraztutako Saint Seiya da. Hala ere, ospea lortu zuen bere lehen lana Ring ni Kakero izan zen. Gaur egun, Saint Seiyaren jarraipen ofiziala den Saint Seiya Next Dimension idazten eta marrazten ari da. Lan honek, oraingoz, 81 atal ditu argitaratuta. Era berean, Saint Seiyaren munduko beste lan batzuk ere gainbegiratu ditu. Horien artean The Lost Canvas dago, Shiori Teshirogik sortua.

Saint Seiyaren garapenaren prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera baten, istorioa karatea praktikatzen zuen mutil bati buruzkoa izango zen, eta ez zegoen Saint Seiyaren ezaugarrietako bakar bat ere. Gero, behin Saint Seiyaren lehen ezaugarrietako bat garatu zenean, hasiera baten, istorio guztia Japonian gertatzea pentsatu zuen, baina iritzi aldatu eta mendebaldar kutsuko istorio bat sortzea erabaki zuen, hartarako Grezia eta bertako mitologia oinarri hartuz. Baina oraindik ez zegoen arma-jantzirik, eta, hasieran, borrokarien jantziak monje budisten antzeko jantziak izango ziren, baina arma-jantziengatik aldatzea erabaki zuen. Bere azken erabakia mangaren izenburua izan zen. Lehenik Rin Galaxiakoa izatea pentsatu zuen, bere aurreko arrakastari erreferentzia bat eginez, baina, azkenean, Saint Seiya izan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]