Mastodon (sare soziala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mastodon Logotype (Simple).svg Mastodon
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Argitaratze-data2016
Azken bertsioa3.4.1
Honen izena daramaMastodonte
Ezaugarriak
Hizkuntzaaskotariko hizkuntzak, ingelesa, alemana, ukrainera, frantsesa, gaztelania, portugesa, esperantoa, japoniera, errusiera, nederlandera, Simplified Chinese (en) Itzuli, Hungariera, finlandiera, katalana, Korsikera, galiziera, greziera, poloniera, islandiera, persiera eta galesa
Programazio-lengoaiaRuby on Rails, React (en) Itzuli eta Node.js
LizentziaGNU Affero General Public License, version 3.0 (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daFedibertso
Ekoizpena
GaratzaileaEugen Rochko (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen duReact (en) Itzuli, Ruby on Rails, Sidekiq (en) Itzuli, Puma (en) Itzuli, Node.js, PostgreSQL, Redis (en) Itzuli, ActivityPub eta OStatus (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazbai

https://joinmastodon.org/
Facebook: joinmastodon Twitter: MastodonProject Youtube: UCXSPPy9mRo9tVnEwKOwo93g Patreon: mastodon Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/mastodon/mastodon

Mastodon gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura dezentralizatuan eta software librean oinarritzen dena. "Toot" izeneko mezuak argitaratzean datza.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarearen maskota, smarphonea erabiltzen duen mastodontea.

Sarea 2016ko urrian sortu zuen Eugen Rochko alemaniarrak, artean 24 urte zituela.

Sare sozial itxiak ez bezala, Mastodon ez dago sistema monopolistiko baten menpe; "instantzia" deritzen egitura independienteek osatzen dute, elkarren artean komunikatzen direnak.[1]. Erabiltzaileen kontuak haiek aukeratzen duen instantziara lotua daude, e-mail helbideen antzera (@erabiltzaile@instantzia).

Sarearen ezaugarriak Twitterrenarenekin alderatuz, hauek nabarmen daitezke[2]: mezu luzeagoak argitara daitezke (500 karaktere, eta batzuetan gehiago instantziaren ezarpenen arabera); publizitaterik ez dago; eta bakoitzak bere instantzia sortzeko aukera du (norbere datuen kontrola gordetzeko, adibidez) gero sare orokorrera konektatuz[3][4].

Mastodonek denbora-lerro bi aurkezten ditu: bata lokala, norbere instantziako erabiltzaileen mezuak aurkezten dituena; bestea federatutako denbora-lerroa, non instantzia federatu guztien mezuak ikusten diren. Erabiltzaileek instantzien artean komunika daitezke, erabiltzaile izen osoa ezarriz (adibidez @urlia@sendia.eus erabiltzaileak "urlia" izen lokala du, eta "sendia.eus" instantzian kokatua dago).

Sare honetan erabiltzaile partikularrek parte hartzen dute, baita erakundeek edo elkarteek ere.

Komunitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarea oso bizkor handitzen ari da, informazioa herrialde desberdinetan zabaldu ahala: 2017ko apiril hasieran (sareak 31.000 erabiltzaile inguru zituela) erabiltzaile frantsesdunen sartze handia egon zen, Numerama eta Framasoft aldizkarietan Mastodoni buruzko artikuluak argitaratu eta gero[5]. Hain da ezen, mastodon.social zerbitzari historikoaren (Rochko sortzailearena) ahalmen teknikoak gainditu ziren, eta beste batzuk sortu behar izan ziren.

2017ko apirilaren erdi aldean (sareak 150.000 harpidedun inguru zituela) instantzia japoniarrak sortu ziren, eta honek herrialde honetako erabiltzaileen sarrera masiboa ekarri zuen, egun gutxitan 300.000tik gora pasatuz.

2017ko apirilaren amaieran, Mastodonek 551.707 harpidedun zituen, 1.379 instantziatan banatuak[6]. Ekainaren 11n 700.000 harpidedun, eta 1.481 instantzia[7].

2018ko azaroan mastodon.eus komunitatea martxan jarri zen. Euskal komunitatearen fedibertsoko txokoa bezala definitu zuten sustatzaileek[8]. Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia[9]. Euskal komunitateak sare sozial libre eta deszentralizatu honetan bere espazioa izateko sortu zutela adierazi zuten eta PuntuEUS Fundazioa, Azkue Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Kooperatiba eta Dinahosting erakunde edo taldeek sustatu zuten[10].

Teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzari-zatiak Ruby on Rails frameworka erabiltzen du, web interfazea JavaScript-en idatzia dago (React.js eta Redux)[11]; konjuntoa eskuragarri dago AGPL 3-0 lizentziapean.[12].

Mastodon instantziak ActivityPub erabiltzen duten beste instantzia-sarearekin komunika daitezke, hala nola GNU Social, Diaspora eta PeerTube, honi fedibertsoa esaten zaiolarik.

Hirugarren bezeroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defektuzko web interfazeaz gain, Mastodonen API-arekin elkarreragiten duten hirugarren bezeroak ere badaude:

  • Android (Oharraː azpian zerrendatzen diren aplikazioak ez dabiltza Android bertsio zaharrekin):
    • Fedilab[13].
    • Tusky[14].
    • Mastalab, Mastodoneko hainbat kontu aldi berean erabiltzeko aukera ematen duena,[15],[16].
  • iOS:

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) GAROSCIO, Paolo. (2017-04-06). «Mastodon : le nouveau réseau social, libre et sans pub» Clubic.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  2. (Frantsesez) Le réseau social Mastodon, un « Twitter plus proche de l’esprit originel ». 2017-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  3. (Frantsesez) «Mastodon, alternative open source à Twitter en 500 signes» Challenges (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  4. (Frantsesez) Cadot, Julien. (2017-04-06). «Pourquoi nous avons créé notre instance Mastodon» Numerama (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  5. (Ingelesez) Framasoft, Association. (2017-04-07). «Les CHATONS s'attaquent à l'oiseau Twitter grâce à Mastodon» Framablog (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  6. (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  7. (Ingelesez) «Mastodon Users (@mastodonusercount@lou.lt)» Loultstodon (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  8. «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  9. «Mastodon.eus» kaixo.mastodon.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  10. «Mastodon.eus» Mastodon mastodon.eus domeinuan ostatatua (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
  11. .
  12. kode iturburuak Github horretan ikus daitezke.
  13. (Ingelesez) Thomas. «Fedilab» Fedilab (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
  14. . (code source et APK de Tusky)
  15. .
  16. .
  17. . (ez dago sorburu kodea eskuragarri).
  18. Tooter

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]