Edukira joan

Mata Amritanandamayi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mata Amritanandamayi

(2009)
kantziler

2003 -
Bizitza
JaiotzaAlappad (en) Itzuli, 1953ko irailaren 27a (72 urte)
Herrialdea India
Jarduerak
Jarduerakgurua, erlijio burua eta liderra
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioahinduismoa

embracingtheworld.org eta amma.org
IMDB: nm1995219 Twitter: Amritanandamayi Musicbrainz: 99441d93-dee0-4cdd-ae7f-210c3ba3dd6c Songkick: 511808 Edit the value on Wikidata

Mata Amritanandamayi Devi (devanagari idazkeraz: माता अमृतानन्‍दमयी) eta ingelesez Mata Amma; Alappad, India, 1953ko irailaren 27a) Mother (Amma) bezala ezagutzen dute bere jarraitzaileek, Parayakadavu herri txikian, gaur egun ia Amritapuri bezala ezagutzen dena, Kollam ondoan, Keralan jaio zen Sudhamani Idamannel bezala izendatuta. "Besarkaden Santua" bezala ezagutzen da munduan zehar, 35.000.000 pertsona baino gehiago besarkatu dituelako; beste batzuek Mahatma (Arima Handia) edo Santu Bizia bezala gurtzen dute karitatezko obra handiak egin dituelako.

Arrantzale familia batean jaio zen Sudhamani. Bederatzi urterekin utzi zion eskolara joateari, eta neba-arreba txikiak eta familiaren etxeko lanak zaintzen hasi zen egun osoan. Hasiera apal haietatik ekin zion "amatasun unibertsalerako" bideari, eta, besteak beste, milurtekoko bakearen gailurrera eraman du, NBEren 2000ko Batzar Nagusira, New Yorkera.[1]

Ammaren Bizitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amma 1953ko irailaren 27an jaio zen, Kerala mendebaldeko kostaldeko hiribildu txiki batean, Indian. Gurasoek Sudhamani jarri zioten izena. Sudhamani oso neskato berezia izan zen jaiotzetik bertatik. Oso debozio handia zion Jainkoari, eta neskato txikia zelarik, meditazio sakonetan murgilduta egoten zen maiz, mundutik erabat aparte. Bost urte zituela, Krishnari eskainitako deboziozko kantuak konposatzen hasi zen. Bederatzi urte besterik ez zituenean, ama gaixotu egin zen, eta sukaldean eta etxea zaintzen egindako lan guztia berari egokitu zitzaion. Eskola utzi behar izan zuen, adimen handia erakutsi arren. Sudhamanik neba eta arrebak zaindu zituen, baita gurasoak ere, eta familiako behitegiaren ardura ere hartu zuen. Nahiz eta bere eguneroko lana gauerdian amaitu, Sudhamanik gau osoa ematen zuen meditatzen, kantatzen eta Jainkoari otoitz egiten, lotara joan ordez.

Beste ezaugarri bat, Sudhamanirengan gaztetatik argi eta garbi agertzen zena, beste gizakienganako maitasuna eta errukia zen. Auzoko beste etxe batzuetara joaten zen maiz, familiako behientzako tapioka-larruen bila. Etxe horietan atsekabezko istorio asko entzuten zituen pazientziaz, batez ere zaharrei buruz, zeintzuek arreta faltaz kexatzen baitziren, eta baita seme-alabengandik eta bilobengandik, haiek independizatu ondoren, jasotzen zuten tratu txarraz ere. Horrek pertsonei beren atsekabe eta minetik askatzen laguntzeko gogo handia sortu zuen Sudhamanirengan. Neskato bat besterik ez bazen ere, ahalegin guztiak egiten zituen auzokoen sufrimendua arintzeko. Arropak garbitzen, bainatzen eta etxetik janaria eramaten laguntzen zien. Bere etxeko gauzak oparitzeko ohitura horrek, arazo handiak eragiteaz gain, zigor gogorra ezarri zion. Hala ere, ez zen zigorrik izan bere auzoan era guztietako karitatezko ekintzak egiten jarrai zezan.

Sudhamani nerabezarora iritsi zenean, estasi espiritual sarriak izaten hasi zen. Sarritan, mundutik erabat aparte dantzatzen eta abesten zuen, Jainkoarekiko lotura mistiko sakoneko egoera gisa deskribatu den horretan. Bere familiako kideek eta auzoko askok ez zuten egoera hauek konprenitzen. Bere adineko neska baten portaera normala ez zenez, era askotara erasotzen hasi zitzaizkion. Azkenean, etxea uztera behartu zuten, bere kabuz bizimodua ateratzera eta aire zabalean bizitzera.

Sudhamanik, hilabete askotan zehar, praktika espiritual zorrotz eta zorrotzenetan murgilduta egotea erabaki zuen. Bere gorputz-beharrekiko erabat axolagabe mantendu zen, sarritan jateari eta lo egiteari utziz. Samādhi-an (meditazio sakonean) egon zitekeen amaigabeko orduetan, baita egunetan ere, kanpoko kontzientziaren arrastorik erakutsi gabe.

Bere hitzetan, egoera horiek honelaxe deskribatu ditu: "Irribarrez, Ama Jainkotiarra argi-masa distiratsu bihurtu zen eta nigan urtu zen. Nire gogoa loratu egin zen eta Jainkotasunaren argi-tonu ugarik busti zuten". "Ezer ez da nire Formarik gabeko Izatearen ezberdina, non Unibertso osoa burbuila ñimiño bat bezala existitzen den".

Esperientzia horien ondoren, 22 urterekin, Ammak (ordura arte Sudhamani bezala ezaguna) bere mezu espirituala zabaltzeko misioari ekin zion.

Horrela, karitatezko obra ugari sortu ditu, non etengabeko helburua pertsonaren garapena den, dimentsio guztietan: eskolak, ospitaleak, kanpamentu medikoak, etxebizitzak, baliabiderik gabeko emakumeentzako pentsioak, umezurztegiak eta goi-mailako irakaskuntzako zentroak (informatika, medikuntza, erizaintza, ingeniaritza, etab.)

Nazioarteko onespena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an, Ammak Indian zehar egiten zituen bidaiekin batera, urteroko mundu birak egin zituen, maitasun mezu bat eskuzabaltasunez helaraziz, sinpletasun eta jakinduria handiz.

1993an Chicagon ospatutako Munduko Erlijioen Parlamentuan hinduismoaren hiru ordezkarietako bat bezala izendatua izan zen. 1995ean, Nazio Batuen berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko New Yorken egin ziren ospakizun ekumenikoetan hitz egitera gonbidatu zuten. 2000ko abuztuan, NBEko idazkariak munduko bakearen aldeko milurtekoko goi-bileran parte hartzeko eta esku hartzeko gonbita egin zion. 2002ko urrian, NBEk Gandhi King Saria eman zion indarkeria ezari, eta, 2004ko uztailean, hitzaldi garrantzitsu batekin itxi zuen Erlijioen Munduko Parlamentua, Bartzelonako Forumean.

2007ko urrian, Ammak bere lan humanitarioen errekonozimendu saria jaso zuen Giza Eskubideen Zinemaldian. Pariseko "Cinéma Vérité" (bideoa) Sharon Stone aktoreak eman zion saria.[1]

Indian, hainbat alderditako ministroak joaten zaizkio kontsultatzera; zientzialariek zalantzak sortzen dizkiote, eta zinemako izarrek omenaldia egiten diote.[2]

Ammaren misioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jende ugarik jotzen du beregana bedeinkazioak jasotzera, eta jaio zeneko etxea ashram bihurtu da, Ammak sanyasaren arauen arabera bizitzen hasi ziren ikasle gazte batzuk onartu baitzituen, Indiako monjeen bizimodu tradizionalari zegozkionak.

Haren irakaspenak dei bat dira, pertsonek eguneroko bizitzako nolakotasun nobleetara begira dezaten. Berak dio gizakiak ezin duela espiritualki aurrera egin espiritu altruista garatzen ez badu.

Nazio arteko ekitaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1993, Chicago: "Munduko erlijioen parlamentuan" hitzaldia, 100. urteurrenean.
  • 1995, New York: Interfaith Celebrations-en parte hartzen du NBEren 50. urteurrenean
  • 2000, New York: milurtekoko bakearen gailurreko zuzendaritza nagusia, NBEren Batzar Nagusia
  • 2002, Geneva: zuzendaritza nagusia NBEko Lider espiritual diren Emakume Erlijiosoen Bakearen Ekimen Globalean
  • 2002, Geneva: Gandhi King saria, indarkeria ezari.
  • 2004, Bartzelona, munduko erlijioen hitzaldia Parlamentuan: "Bakea eta zoriona nagusi daitezela"(bideoa).[3]
  • 2006, New York, James Parks Morton Interfaith saria "Erlijioen arteko ulermena eta lankidetza"(bideoa)[4]
  • 2009 Embracing Kenya (gaztelaniaz) (bideoa)

Ammaren Darshan-a

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Darshanek esan nahi du esperimentatzea edo santu bat, guru bat edo sakratua izatea ikustea. Ammaren darshan-a berarekin bakarka edo familian egindako audientzian datza, non bere maitasun besarkada jasotzen den. Amritanandamayi besarkaden santa bezala ezaguna da komunikabideetan. Besarkada bero bat eskaintzen dio bertara hurbiltzen den edonori, eta Indian 50.000 pertsona baino gehiago besarkatu ditu egun bakarrean, batzuetan 20 ordu baino gehiago jarraian horretan emanez. Amritanandamayik 30 milioi pertsona baino gehiago besarkatu omen ditu azken 30 urteotan.[5]

Ammak, batzuetan, Devi Bhava izeneko darshan berezi bat ematen du. Bertan, Unibertsoaren Ama Jainkotiar gisa janzten eta jarduten du, antzinatik Vediako idazlanetan deskribatu izan den bezala. Ammak dioskunez, Devi Bhava da gutako bakoitzaren barnean jainko latentearen zoriona eta boterea sakonago ulertzen laguntzeko jendeari erabiltzen duen bidea.[6]

"Darshan – Besarkada", filma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amritanandamayiren bizitzan oinarritutako filma 2005eko Canneseko Zinemaldian aurkeztu zen ofizialki. Jan Kounen da zuzendaria. Frantziako Manuel de la Roche da ekoizlea. Jan Kounen eta bere taldea 2003an hasi ziren pelikula filmatzen Amritavarsham50 ospatzen ari zirela, Amritanandamayiren 50. urtebetetzea Kochin. Taldeak Amritanandamayirekin ere bidaiatu zuen filma osatzeko Indian eta nazioartean egin zuen biran. Pelikulari buruz, zuzendariak honakoa esan zuen: "Proiektua hasi nuenean eta filmatzen hasi ginenean, 'Amma gauza onak egiten dituen pertsona ona da, eta nik ere gauza onak egin ditzaket pelikularen alde'. Baina, azkenean, konturatu naiz ni izan naizela berari buruzko film hau egitean oparirik handiena jaso duena".

"Darshan – El Abrazo", Espainiako zinema komertzialetan estreinatu zen 2007ko otsailaren 2an.

Lan humanitarioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mata Amritanandamayi Mathek hainbat obra karitatezko eta humanitario egiten ditu. Adibidez, programa bat dago behartsuentzako 100.000 etxebizitza eraikitzeko; ospitaleak; umezurztegiak; emakumeen aterpeak; alargunentzako pentsio-planak; komunitatearentzako hies-zentroak; pentsiodunen etxeak; klinika oftalmologikoak; eta logopedia-zentroak. Ammak AEBn dituen zentroetako askok 'Mother's Kitchen' edo 'vegetarian soup-kitchens' deritzenak egiten dituzte. Bertan, boluntarioek janaria prestatzen diete behartsuei.[7][6]

Mata Amritanandamayi Mathek mila milioi rupia (23 milioi dolar) iragarri zituen 2004ko Tsunamiaren biktimei laguntzeko. Kerala, Tamil Nadu, Pondicherry, Andaman eta Nicobar uharteetan eta Sri Lankan lanean ari zirela jakinarazi zuten.[5]

2005eko irailean Mata Amritanandamayik 1.000.000 dolar estatubatuar eman zizkion Bush-Clinton Fundazioari Katrina urakana zela-eta.[8] Hondatutako eremuetara laguntza humanitarioa ere bidali zuen (soon after the storm struck in the United States to assess the kind of help needed by victims).

2005eko urrian, milaka manta bidali zizkieten Kashmir eta Pakistango lurrikaratik bizirik atera zirenei.[6]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2002an, NBEk Gandhi King Saria indarkeria ezarengatik
  • 2004kan, hitzaldi garrantzitsu batekin itxi zuen Erlijioen Munduko Parlamentua, Bartzelonako Forumean.
  • 2007an, lan humanitarioen errekonozimendu saria jaso zuen Giza Eskubideen Zinemaldian.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]