Matamá
Matama | |
---|---|
Galizia | |
Matamako harrietako idatziak, brontze arokoak. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Espainia |
Probintzia: | Pontevedra |
Izen ofiziala | San Pedro de Matamá |
INEk ezarritako kodea | 36057150000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°12′01″N 8°44′22″W / 42.20031384°N 8.73942702°W |
Azalera | 4,67 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 3.716 (2019) |
Dentsitatea | 843 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
http://culturalmatama.com/ |
Matamá, euskeraz, Matama, Vigoko udalerriaren mende dagoen parrokia bat da. Espainiako estatuko Galiziako autonomia erkidegoan dago kokaturik, zehazki Pontevedrako probintzian.
Datu nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matamak, 3939 biztanle ditu 2010ean egin zen erroldak dioenez, 24 zonaldeetan banaturik. 4,67 km2-ko azalera du eta Vigoko erdialdean kokaturik dagoen zabaldi handi baten jabe da, bertan ditu etxe gehienak. Matamak, Castrelos, San Andres de Comesaña, Valladares, Bembrive eta Vigoko erdigunea parrokiekin egiten du muga.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mataman, garrantzi handiko hainbat eraikin historiko daude, adibidez, arkeologikoki garrantzia handia duen brontze aroko hainbat eraikin, 2 castro garrantzitsu eta hainbat arropa garbitzeko toki eta ur errota. Bestalde, XVIII. mendearen amaieran eraiki zen San Pero de Matamá eliza, nahiz eta, bertan aurkitu daitekeen erretaula askoz zaharragoa den.
Bizilagunen elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiziako parrokia gehienetan bezala, Matamak ere badu bere bizilagunen elkartea. Bertan hainbat ekintza sozio-kultural egiten dituzte eta kirol elkarte bat ere badute. Bizilagunen elkarte honek, musika talde bat ere badu, hainbat sari irabazi dituena.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Galizieraz) Matamako bizilagunen elkartearen webgunea