Materia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Materia masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer da, gauzaki fisiko oro osatuta dagoen gaia. Energiaren eta indar eremuen ekarpenak ez dira materiatzat jotzen, nahiz eta gauzakien masan osagarri izan ahal diren. Materiak unibertso ikusgaiaren gehiengoa osatzen du, nahiz eta, berriz ere, argia ez den materiatzat jotzen. Materiaren zati orori materia-sistema deritzo. Materia-sistemak materia mota bakar batezkoa (gai aratza) edo mota askotakoa (nahastura) izan daitezke. Gure inguruko espazioan leku bat betetzen duen eta masa duen guztia materia da.

Materia bost egoeratan egon daiteke: solidoa, gasa, likidoa, plasma eta Bose-Einstein kondentsatua. Beste definizio batzuen artean, materia gauza guztiak osatzen dituen errealitate primarioa dela ere esan ohi da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantzia batzuk beste batzuetan eraldatzen dira ezer komuna izan gabe? Gizakia antzinatik saiatu da galdera hau erantzuten eta gaur egun ikerlarien artean onatua dagoen teoria atomiko-molekularrari esker aipatutako eraldaketak uler daitezke. Historian zehar izandako teoria nagusiak honako hauek izan dira:

  • Lau elementuen teoria: Enpedoklesen eta Aristotelesen ustetan, materia guztia lau elementuek osatzen zuten: aireak, urak, lurrak eta suak.
  • Atomismoaren teoria: Demokritok hipotesi hau egin zuen: materia atomo deituriko partikula txiki zatiezinez osaturik dago. Hipotesi hau gaurkoaren antzekoa da.

Orain materia zati txikienari molekula deritzo. Adibidez uraren ezaugarriak dituen zatirik txikiena molekula da. Molekulak atomo izeneko zati txikiagoz osatuta daude, baina aurreko adibide berberarekin jarraituz uraren molekula zatitzen badugu atomoak lortuko ditugu baina ez dituzte uraren ezaugarriak edukiko.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materiak baditu propietate komunak eta propietate bereziak.

Propietate komunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz material guztiek dituzten propietateak dira eta bi dira: masa eta bolumena.

  • Masa: Gorputz batek duen materia kantitatea. Masa eta pisua ez da berdina baina guk nahastu egiten ditugu unitate normalena: gramoa. Masa-unitatea: kiloa.
  • Bolumena: Bolumena gorputzek betetzen duten lekuari deritzo. Bolumen-unitatea: metro kubikoa, laborategiko lanetan: zentimetro kubikoa, mililitro, litro.

Propietate bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantzia batzuk gainerakoetatik bereizteko eta desberdintzeko. Batzuk agregazio egoerarekin lotuta:

Materiaren egoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Materiaren egoera»

Materia ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio-goera nagusi ditu: solido egoera, likido egoera eta gas egoera. Egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:

  • Solidoek forma eta bolumen propioa dute.
  • Likidoek ez dute formarik. Ontziaren forma hartzen dute eta hortaz, bolumen zehatza dutela esaten da.
  • Gasek ontziaren forma hartzen dute. Ez dute bolumen zehatzik, espazio guztia okupatzen dute eta.

Egoera aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materia ez da beti egoera berean azaltzen. Tenperaturak eragin handia du:

  • Fusioa: Substantzia bat egoera solidotik egoera likidora pasatu tenperatura igoz, tenperaturari fusio-puntua.
  • Lurrunketa: Tenperatura handituz egoera likidotik gasera pasatzea. Likidoaren gainazalean gertatzen da, baina likido guztian gertatzen denean irakitea deritzo. Tenperaturari irakite-puntua.
  • Kondentsazioa: Gas egoeratik egoera likidora pasatzea da, hau tenperatura jaistean gertatzen da.
  • Solidotzea: Likidotik solidora pasatzea da. Tenperatura jaistean gertatzen da. Tenperaturari solidotze-puntua.
  • Sublimazioa: Solidotik zuzenean gasera pasatzea eta alderantzizko prozesua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Materia Aldatu lotura Wikidatan