Materialismo historiko
Itxura

Materialismo historikoa historia aztertzeko metodo marxista da. Horren arabera gizakiek ekoizleak dira funtsean eta euren beharrak asetzeko lan egiten dute; gizakien indar ekoizle eta kondizio material horietatik, hain zuzen, gizartearen harremanak eta erakundeak eratu eta historia garatzen da. Horren arabera, munduaren historia ekoizpen-modu zenbaitetik igarotzen da, eta amaieran kapitalismoaren gainbeherak komunismoa ekarriko du.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marxen materialismoaren teoriak hainbat iturri intelektual eta sozialen eragina jasan du:
- Hegel filosofo alemaniarrarena, bete metodo dialektikoa.
- Ilustrazioko filosofo materialistena, pertsonen baldintza eta hezkuntzaren eraginaren ideia.
- Errestaurazioko historiagile frantsesena, klase sozial eta klaseen arteko borrokaren kontzeptuena.
- Adam Smith eta David Ricardo ekonomista ingelesena, klaseen eta lanaren balioaren aurkako oinarri ekonomikoak.
- Proudhon sozialista frantsesarena, proletariotza klase iraultzaile gisa ipintzea.
- Sozialismo erreakzionarioarena, liberalismoaren idealen porrotaren kritika.
- Sismondiren sozialismoa, erregimen burgesaren ondorio antisozialak.
- Ezker hegeliarraren eta Feuerbach filosofoarena, filosofia espekulatiboari eta erlijioa giza erotasunaren ondorio bezala hartzeari kritika.
- Frantziar Iraultza eta Blanquirena, diktadura iraultzailearen dotrina.
- Kartista ingelesena, langile klasearentzat borroka politikoak daukan garrantzia.
- Sozialismo utopikoa, bere azken helburuak: klase sozialak abolitzea.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apodaka, Eduardo (2024): Subjektuaren zainak eta adarrak, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-897-5
- Azurmendi, Joxe (1998): "K. Marxen eboluzioa Manifestu-ra arte. Hegelen idealismotik materialismo historikora" in Karl Marx & Friedrich Engels: Alderdi komunistaren Manifestua, Donostia, Jakin. ISBN 978-84-95234-00-9
- Hall, Stuart (2025)[1977]: ”Oinarri eta superestruktura metafora birpentsatzen” in Stuart Hall: Kultura, aurkakotasuna eta boterea, Iruñea, Katakrak. ISBN 978-84-10316-07-2
- Majuelo, Emilio (2023): “Gibelsolasa” in Karl Marx: Luis Bonaparteren brumairearen hemezortzia, Iruñea, Igela. ISBN 978-84-126849-1-9
- Simon, Lawrence H. (2004): “Hitzaurrea” in Karl Max: Idazlan hautatuak, Bilbo, Klasikoak. ISBN 84-96455-02-5
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Materialismo historikoa, Gizapedian.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |