Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Matias Habsburgokoa
Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea
Alemaniako erregea
1612ko ekainaren 13a – 1619ko martxoaren 20a
Aurrekoa Rodolfo II.a
Ondorengoa Fernando II.a

Hungaria eta Kroaziako erregea
1608 – 1618
Aurrekoa Rodolfo II.a
Ondorengoa Fernando II.a

1611 – 1617
Aurrekoa Rodolfo II.a
Ondorengoa Fernando II.a

1608 – 1619ko martxoaren 20a
Aurrekoa Rodolfo II.a
Ondorengoa Fernando II.a

Jaiotza 1557ko otsailaren 24a
Viena
Heriotza 1619ko martxoaren 20a
Viena (62 urte)
Ezkontidea Ana Tirolekoa
Senideak Aita: Maximiliano II.a
Ama: Maria Austriakoa
Erlijioa Katolikoa

Matias Habsburgokoa (Viena, 1557ko otsailaren 24a - 1619ko martxoaren 20a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1612-1619), Austriako artxidukea (1608-1619), Hungaria eta Kroaziako erregea (1608-1618), Matias II.a Hungariakoa izenarekin, eta Bohemiako erregea (1611-1617) izan zen[1]. Habsburgoko etxeko kidea zen.

Bere garaian, Matias Habsburgokoaren eta Matias Corvino Hungariakoaren (1458-1490) irudien arteko paralelismoa egiten saiatu ziren. Izan ere, biek otomandarren aurka borroka egin zuten, eta bien erregealdietan Hungariako Koroa Santua, denboraldi batez erresumatik kanpo izan ondoren, Hungariara itzuli zen.

Bizitza eta karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maximiliano II.a Habsburgokoa enperadorearen eta Maria Austriakoaren semea zen. 1611n, Ana Tirolekoa artxidukesa, Matiasen osaba Fernando I.a Habsburgokoaren alabarekin ezkondu zen. Seme-alabak izan zituzten, baina bakar bat ere ezin izan zuten bizirik atera.

1593an, Austriako gobernadore izendatu zuen bere anaia Rodolfo II.a enperadoreak. 1605ean, Matiasek Hungariako protestante matxinatuekin tratatzea eskatu zion enperadoreari. Horren emaitza 1606ko Vienako Ituna izan zen. Honen arabera, Hungariak erlijio-askatasuna izango zuen, eta transilvaniarrek etorkizunean beren printze independentea aukeratzeko eskubidea izango zuten. Urte horretan bertan, Matias Habsburgo etxearen buru eta —Rodolforen gaixotasuna zela medio— Inperio Santuko enperadore izateko onartua izan zen. Hungaria, Austria eta Moraviarekin aliatu ondoren, lurralde hauetan zuen agintea emateko eskatu zion anaiari 1608an; geroxeago, 1611an, Bohemia ere laga zion Matiasi.

1612an Inperio Santuko enperadore koroatua izan ostean, Melchior Klesl, Vienako apezpikua izan zuen aholkulari. Kleslek katoliko eta protestanteen arteko elkar ulermena nahi zuen, Inperio Santua indartzeko. Baina, habsburgo etxeko katoliko intrantsigenteenak, batez ere, Matiasen anaia Maximiliano III.a, Austriako artxidukea, haren adiskidetze-politikaren aurka agertu ziren. Maximilianok ondorengotza Fernando Estiriakoarentzat (aurrerago Fernando II.a enperadorea izango zena) segurtatu nahi zuen. 1617an Fernando Bohemiako errege aukeratu bazuten ere, ondoko urtean herrialde horretako protestanteak matxinatu ziren. Matxinada hau Hogeita Hamar Urteko Gerraren hasiera izan zen. Matias, Klesl kardinalaren eraginez, protestanteekin negoziatzen saiatu zen arren, Fernando Estiriakoaren aldekoek agintetik kendu zuten. Handik laster, 1619ko martxoaren 20an, Vienan hil zen[2]. Fernando izan zen Inperio Santuko ondorengo enperadorea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Mónica VILLEGAS GALLEGO: Matías de Habsburgo Radio Prague. Archiv.radio.cz
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan