Edukira joan

Matilde Díez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matilde Díez

Bizitza
JaiotzaCádiz1818ko otsailaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1883ko urtarrilaren 16a (64 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José
Familia
Ezkontidea(k)Julián Romea (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Enplegatzailea(k)Teatro del Príncipe (en) Itzuli
Teatro Español (en) Itzuli

Matilde Díez (Madril, 1818ko otsailaren 20aIbídem, 1883ko urtarrilaren 16a) espainiar antzerkiko aktorea izan zen.[1]

Matilde Díezen erretratua, 1886koa, La Esquella de la Torratxan agertutakoa.

Interpretazioan hamabi urte besterik ez zituela hasi zen, La huérfana de Brusela lanarekin, Cádizko Antzokian. 1834an, Juan Grimaldi antzerki-enpresaburuak Madrilen lan egiteko kontratatu zuen, eta Federico Soulieren Clotilde lanarekin lortu zuen lehen arrakasta.

1836an Julián Romea aktorearekin ezkondu zen. Elkarrekin obra ugari interpretatu zituzten Teatro Españolan, hala nola Gabriela de Belle-Isle edo William Shakespeareren lan baten lehen emanaldia, ingelesetik zuzenean itzulia: Macbeth, 1838an Printzearen Antzokian.[2]

Garai hartako aktore espainiar garrantzitsuenetakotzat hartua, dozenaka antzezpenetan nabarmendu zen, hala nola Katalina Howard, Teruelgo maitaleak, La dama duende, Entre bobos anda el juego, Amor de madre, Borrascas del corazón, La trenza de sus cabello edo La institutriz.

1853 eta 1858 artean Amerikan egon zen, Mexiko Hirian eta Habanan arrakasta berriak lortuz. [3] Azken urteetan Madrilgo Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan eman zuen eskola. Aintzatespen publikoen artean, Isabel II.a erreginak ganberako lehen aktore izendatu zuen.[4]

Matilde Díezen gorpua hilerrira eramatea, Juan Combaren marrazkia Espainiako eta Ameriketako Ilustrazioan.
Matilde Díezen gorpua hilerrira eramatea, Juan Combaren marrazkia Espainiako eta Ameriketako Ilustrazioan.

1883an hil zen, eta San Nikolas hilerrian lurperatu zuten. Madrilgo San Lorentzo eta San Jose hilerrian daude gorpuzkiak, Julian Romearenekin batera, 1886an eraikitako mauseleo batean.[5]

Madrilen Matilde Díez izeneko kalea dago.[6]Bartzelonan ere Matilde Díezek badu bere izeneko kalea.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Matilde Díez - Biografía de Matilde Díez» www.biografias.es (kontsulta data: 2022-01-12).
  2. Museo del Romanticismo. (2013-02-18). Julián Romea y Matilde Díez. (kontsulta data: 2022-01-12).
  3. Lustonó 1899.
  4. «Matilde Díez | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (kontsulta data: 2022-01-12).
  5. Madridiario. «Julián Romea (actor, 1813-1868) y Matilde Díez (1818-1883)» Madridiario (kontsulta data: 2022-01-12).
  6. «Calle de Matilde Diez - Callejero de Madrid - Callejero.net» madrid.callejero.net (kontsulta data: 2022-01-12).
  7. De, Callejero. «Carrer de Matilde Díez, 10 en Barcelona» Callejero De España (kontsulta data: 2022-01-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]