Matteo Messina Denaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matteo Messina Denaro

Bizitza
JaiotzaCastelvetrano1962ko apirilaren 26a
Herrialdea Italia
HeriotzaSan Salvatore Hospital (en) Itzuli2023ko irailaren 25a (61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
AitaFrancesco Messina Denaro
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkriminala, mobster (en) Itzuli eta crime boss (en) Itzuli
KidetzaSiziliako mafia

Matteo Messina Denaro (Castelvetrano, Sizilia, 1962ko apirilaren 26a - L'Aquila, 2023ko irailaren 25a) Siziliako mafiaren buruzagietako bat izan zen. Siziliako mafiaren ustezko buruzagi nagusitzat hartua zen, poliziak 2006ko apirilaren 11n Bernardo Provenzano eta 2007ko azaroan Salvatore Lo Piccolo buruzagiak atxilotu eta gero.[1]

18 urterekin hasi zen gaizkintzan. Hasieran D'Ali familiaren bizkartzain gisa eta ondoren hiltzaile gisa. 1993an Italiako Barne Ministerioak argitaratzen duen iheslari bilatuenen zerrendan sartu zuen. Justiziak egozten baitzion 1992an Giovanni Falcone eta Paolo Borsellino italiar epaileen hilketetan eta 1993an zenbait bonba-atentatutan parte hartu izana. Ondorioz, 30 urte eman zituen ihesean. Siziliako mafiaren aurreko buruzagiak hil ondoren, Bernardo Provenzano 2016an eta Salvatore Lo Piccolo 2017an, gaizkile-erakundearen buruzagi guztien burutzat jo zuten. 2023ko urtarrilaren 16an atxilotu zuen Italiako poliziak Palermoko ospitale pribatu batean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b O. Iribar, Mikel. (2023-01-16). «Cosa Nostra mafiako ustezko burua atxilotu dute Italian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]