Edukira joan

Maud Angelica Behn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maud Angelica Behn

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaud Angelica Behn
JaiotzaRikshospitalet (en) Itzuli2003ko apirilaren 29a (22 urte)
Herrialdea Norvegia
BizilekuaIslington
New York
Lommedalen (en) Itzuli
Familia
AitaAri Behn
AmaMarta Luisa Norvegiakoa
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBærum Waldorf School (en) Itzuli
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakschoolchild (en) Itzuli, poeta eta artista

IMDB: nm11246384 Instagram: maud_angelica_behn Edit the value on Wikidata

Maud Angélica Behn (Oslo, Norvegia, 2003ko apirilaren 29a) printzesa da. Marta Luisa Norvegiako printzesaren eta bere senar ohia izan zenaren, Ari Behn idazlearen ondorengo zaharrena da. Harald V.a Norvegiako eta Sonia Noevegiako erregina ezkontidearen errege-erreginen lehen biloba da.

Maud bosgarrena da Norvegiako Tronurako oinordetza-lerroan, osabaren, Haakon printzearen, lehengusuen eta amaren atzetik. Bi ahizpa txiki ditu, Leah Isadora Behn eta Emma Tallulah Behn.[1]

Norvegiako errege-etxeak 2002 urteko urriaren erdialdean jakinarazi zuen Marta Luisa printzesa haurdun zegoela lehen aldiz, Ari Behn idazlearekin ezkondu eta 5 hilabetera.[2]

Maud 2003 urteko apirilaren 29an jaio zen Osloko Rikshospitalet-en. Jaio zenean, Maudek oinordekotza lerroko hirugarren lekua hartu zuen.[3] Izan ere, jaio zenean, amak uko egina zion Errege Gorentasun tituluari; Maudek ere ez du benetako errege tratamendurik, baina bai herentziazko eskubideak.[4]

2003ko uztailaren 2an bataiatu zuen Osloko artzapezpiku Gunnar Stålsett-ek, Errege Jauregiko kaperan. Bere aitabitxi-amabitxiak hauexek izan ziren: bere aitona, Harald V.a Norvegiako erregea; bere osaba Haakon Magnus Norvegiako printze oinordekoa; Sayn-Wittgenstein-Berleburgeko Alexandra printzesa (Benedicte Danimarkako printzesaren alaba); Marianne Ulrichsen, Martha Louise printzesaren lagun mina; Anja Sabrina Bjørshol, Ari Behnen arreba; eta Ariren bi lagun, Kaare Conradi aktorea eta Trond Giske Alderdi Laborista politikaria. [5]

Bere bataioan, Maud Angelicak bere sasoian amak eta osaba Haakonek eraman zuten traje bera eraman zuen, baita bere aitonak eta honen arrebek ere. Trajea eskuz egina zuen Ingeborg Danimarkako printzesak 1920 urtean eta ordutik belaunaldiz belaunaldi erabili izan da. Jantzi zuten haur guztien izenak, bertan bordatuta daude.[6]

Izenak

2018 urtean jaso zuen konfirmazioa.

Ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiako ohorezko sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Harald V.a Norvegiako erregearen Zilarrezko Jubileuaren Oroitzapenezko Domina (2016/01/17).[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa: Marta Luisa Norvegiakoa Norvegiako Erregetzarako postua

5.a

Hurrengoa: Leah Isadora Behn