Maud Wagner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maud Wagner
Maud Stevens Wagner.jpeg
Bizitza
Jaiotza 1877ko otsaila, 1877ko otsaila
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Lawton (Oklahoma)1961eko urtarrilaren 30a (83 urte)
Familia
Aita Q21009996
Jarduerak
Jarduerak tattoo artist Itzuli, saltokaria eta contortionist Itzuli

Maud Stevens Wagner (1877ko otsaila - 1961eko urtarrilaren 30a) zirkuko artista izan zen. Ezagutzen den Ameriketako Estatu Batuetako lehenengo emakume tatuatzaile profesionala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wagnerrek zirkuan kontortsionista eta akrobata gisa lan egiten zuen. 1904an Louisianan zegoela bere senarra ezagutu zuen, Gus Wagner tatuatzailea. Berarekin zita bat izan zuen tatuatzen irakastearen truke, eta urte batzuk geroago ezkondu ziren. Euren alaba Lotteva ere tatuatzaile izan zen gerora[1][2].

Tatuajeak egiteko makina jada erabiltzen bazen ere, berak eskuz egiten zituen[3]. Bere senarrarekin batera teknika hau erabiltzen zuten azkenetakoak izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Foremothers of the Tattoo Trade: Legendary Female Tattooers . Noiz kontsultatua: 2017-12-30.
  2. Lokke, Maria (2013-01-15) «A Secret History of Women and Tattoo» The New Yorker ISSN 0028-792X . Noiz kontsultatua: 2017-12-30.
  3. (Ingelesez) Hudson, Karen L. (2007-02-01) Chick Ink: 40 Stories of Tattoos--And the Women Who Wear Them F+W Media ISBN 9781440517075 . Noiz kontsultatua: 2017-12-30.