Maude Menten

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maude Menten kanadar kimikaria izan zen (Ontario, 1879 - Ontario, 1960). XX. mendearen hasierako kimikari berritzaileenetako bat izan zen. Torontoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han bertan hasi zen eskolak ematen, Fisiologiakoak, MacCallum laborategian. Dena dela, Kanadatik irten behar izan zuen ikertzaile-karrera jarraitzeko, garai hartan emakumeek ezin zutelako Kanadako Unibertsitatean ikerketan aritu. Rockefeller Institutuan eta Western Reserve University-n aritu zen ikertzaile laguntzaile gisa. Gero Berlinera joan zen, Leonor Michaelisekin batera, eta bien artean "Michaelis-Menten ekuazioa" asmatu zuten; ekuazio hori funtsezkoa izan zen entzima-erreakzio baten lastertasuna adierazteko.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]