Mauka Gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mauka Gorri
Mangas Colorados1.jpg
tribu-buruzagi

Bizitza
Jaiotza Mexiko Berria1792
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Apatxea
Heriotza Hurley (Mexiko Berria)1863ko urtarrilaren  18a (70/71 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Apache Wars Itzuli

Mauka Gorri, jatorrizko izena La-choy Ko-kun-nost (gaztelaniaz: Mangas Coloradas; ingelesez: Red Sleeves; c.1790 - 1863ko urtarrilaren 18a) edota Dasoda-hae (Hortxe Eseria) apatxe herriko txihende (euskaraz gorrizkoak) taldeko kide eta buruzagi bat izan zen.

Cochise eta Victorio buruzagien senidea izan zen.

Mauka Gorri Apatxe herriko talde ezberdinen arteko konfederazio bat sortzen saiatu zen, beste amerindiar herri batzuekin ere aliantzak lortuz. Herrien arteko adiskidetasun loturak sortzeko bere alabak beste herrietako buruzagiekin ezkonduarazi zituen. Cochise txirikahua txokonen herriko buruzagiarekin modu horretan adiskidetu zen, eta aliantza honek gehien iraun zuen.