Maule eskualdea (gaztelaniazRegión del Maule) Txileko hamabost eskualdeetako bat da. Iparraldean O'Higgins eta hegoaldean Biobío mugakide ditu. Eskualdeko Talca probintzian dago Constitución (Txile) hiria, 1794an Villa de Nuevo Bilbao de Gardoqui izenez sortu zutena, Euskal Herriko Bilbo hiriarengatik, harik eta 1828an, Konstituzio berria bertan sinatu eta hiriari izena aldatu zioten arte.