Mauno Pekkala
Itxura
Mauno Pekkala (Sysmä, 1890eko urtarrilaren 27a – Helsinki, 1952ko ekainaren 30a) finlandiar politikaria izan zen, Finlandiako lehen ministroa 1946tik 1948ra.
Finlandiako Alderdi Sozialdemokratako kide eta Finantza ministro izan zen hainbat gerra-gobernutan 1939 eta 1942 bitartean. Gobernua utzi zuen Jarraipenaren Gerraren ondoren.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Finlandiako Herriaren Demokraten Ligara batu zen, komunisten, sozialisten eta sozialdemokraten koalizioa. Defentsa ministroa izan zen 1945etik 1946ra eta lehen ministroa 1946tik 1948ra.
1950ean herrialdeko presidentegai izan zen, baina Juho Kusti Paasikiviren aurka galdu zuen.
