Maurice Abeberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Abeberri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaurice Marie Abeberry
JaiotzaBiarritz1926ko abenduaren 14a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAzkaine eta Larrun1988ko otsailaren 21a (61 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta pilotaria
Pilota
 
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnbata

Maurice Abeberri (1926ko abenduaren 14a, Biarritz, Lapurdi1988ko otsailaren 21a, Larrun mendia, Lapurdi) euskal abokatu eta Ipar Euskal Herriko kirol eta kultur giroko pertsona nabarmena izan zen.

Baionako Lizeoan ikasi eta Bordelen goi-mailako ikasketak burutu zituen. 1946an bere anaia Pierre Abeberrirekin batera Oldarra abesbatzako abeslari eta kide egin zen, 1952ko maiatzaren 2a eta 1973 bitartean abesbatza horretako presidentea izan zelarik, bere anaia ordezkatuz. Bere eta bere anaia Jakes Abeberrirekin batera Biarritzeko Oldarra Euskal Balletak (Ballets Basques de Biarritz Oldarra) konpainia sortu zuten, bertan nahiz nazioartean aski sona bereganatu zuena.

Maurice Abeberri lanbidez abokatua eta Enbata erakundeko kidea zen, bertan Frankismoaren garaian Hego Euskal Herritik Iparraldera ihes egindako euskaldunei babes juridiko eta morala ematen paper garrantzitsua izan zuen. Bestalde, Biarritz jaioterriko zinegotzia ere izan zen.

Kirolari dagokionez ere pertsona oso nabarmena izan zen, 1951an Biarritz Athletic Club taldearen sortzaileetako bat izan baitzen, talde hau pilotan jardun ohi zen, bereziki zesta puntan, ondoren kirol-talde honetako presidentea ere izan zen. 1972an Frantziako Pilota Federazioko presidentea eta Munduko Pilota Federazioko presidenteordea ere izan zen, kirol honi modernitatea eta distira ematen jakin zuelarik. Bere agindupean, Frantziako pilota-taldeak 1983ko Mexiko eta 1987ko Gasteizko Munduko Pilota Txapelketetan urrezko sei domina irabazi zituen. Pilota ekipamendu eta instalakuntzak eraikitzen nekagaitz lan egin zuen (trinketak, ezker-pareta, etab.), baita Parisen ere, honela kirol honetako modalitate guztiak salbuespenik gabe okatu zitezen.

1983an Frantzia osoko kirol-agintari onena gisa izendatua izan zen eta urte hauetan zehar Frantziako Olinpiar Batzordeko kide ere izan zen.

1988ko otsailaren 21an Larrun mendian zela zendu zen.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]