Maurice Barrès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Barrèsen erretratua.

Maurice Barrès (Charmes, Vosges, Frantzia, 1862ko abuztuaren 19a - Paris, Frantzia, 1923ko abenduaren 4a) idazle eta politikari frantsesa izan zen.

Biografia

Haren lehen lanetan Sous l´oeil des barbares (1888), Un homme libre (1889) indibidualismo soziala eta morala aldarrikatzen du. Boulanger jeneral nazionalistaren zerrendan aurkezturik, diputatu hautatu zuten (1889). Dreyfus kapitainaren auzian, beronen aurka jarri zen eskuineko lagunekin batean. Alemaniaren aurkako sutsua, mendeku-gerra aldarrikatu zuen.

Zenbait lan: Le Roman de l´énergie nationale trilogia (1897-1902) [Les Déracinés, L´Appel du soldat, Leurs figures]; Colette Baudoche (1909); La Colline inspirée (1913).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Barrès Aldatu lotura Wikidatan