Maurice Barrès
Maurice Barrès (Charmes, Vosgeak, Frantzia, 1862ko abuztuaren 19a - Paris, Frantzia, 1923ko abenduaren 4a) idazle eta politikari frantsesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren lehen lanetan Sous l´oeil des barbares (1888), Un homme libre (1889) indibidualismo soziala eta morala aldarrikatzen du. Boulanger jeneral nazionalistaren zerrendan aurkezturik, diputatu hautatu zuten (1889).
Posizio politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuineko nazionalismo zibilizatuaren ordezkaria izan zen. Dreyfus kapitainaren auzian, beronen aurka jarri zen eskuineko lagunekin batean. Alemaniaren aurkako sutsua, mendeku-gerra aldarrikatu zuen. Bere ustez, nazioa "la terre et les morts" da ("lurra eta hildakoak") eta, hildakoak aipatzean, tradizioa ere esan nahi du, baita odola ere Jean-Louis Davanten iritziko. Abertzaletasun zehatz bat da, hautuari batere ez irekia.[1] Joxe Azurmendik jaso duenez Barrèsen nazionalismo arrazialean eragina izan zuten Renan eta Tainek[2].
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait lan: Le Roman de l´énergie nationale trilogia (1897-1902) [Les Déracinés, L´Appel du soldat, Leurs figures]; Colette Baudoche (1909); La Colline inspirée (1913).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azurmendi, Joxe. (2014). Historia, arraza, nazioa. Donostia: Elkar ISBN 978-84-9097-297-8..
- Davant, Jean-Louis. (2017). Frantzia eta nazioa. Baiona: Maiatz ISBN 979-10-92009-34-7..
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.