Maurice Utrillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Utrillo
Portrait de Maurice Utrillo par sa mère Suzanne Valadon.jpg
Bizitza
JaiotzaMontmartre1883ko abenduaren 26a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaMontmartre
HeriotzaAkize1955eko azaroaren 5a (71 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Vincent Cemetery (en) Itzuli
Familia
AmaSuzanne Valadon
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Suzanne Valadon
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta grabatzailea
Lan nabarmenakQ3791341 Itzuli
Q3796766 Itzuli
La Porte Saint-Martin (en) Itzuli
Jasotako sariak
MugimenduaParisko Eskola
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Discogs: 2413401 Find a Grave: 4406 Edit the value on Wikidata

Maurice Utrillo (Paris, Frantzia, 1883ko abenduaren 26a - Dax, Frantzia, 1955eko azaroaren 5a) frantses pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suzanne Valadon pintorearen semea zen, eta Miguel Utrillo pintorearengandik hartu zuen abizena. Oso gazte zelarik erietxe batera eraman zuten alkoholismoa sendatzeko. Garai horretan ekin zion margotzeari eta eritegiko leihotik ikusten zituen ikuspegiak pintatzen hasi zen. Sisley eta Pissarro inpresionisten eragina izan zuen hasieran, baina 1907. urte inguruan inpresionisten eragina baztertu eta garai zuria (1907-1916) deitu zitzaion aldiari ekin zion. Garai honetan kolore zuria nagusi zuten 700-800 obra ondu zituen Utrillok. Handik aurrera kolore biziagoak erabiltzen hasi zen, eta amaren eragina nabaria den garai baten ondoren, heldutasun handia erakusten zuten ikuspegiak egin zituen.

1913. urtean lehen erakusketa egin zuen Eugène Blot galerian. Alkoholismoa zela eta, eritegietan egonaldi bat baino gehiago egin behar izan bazuen ere ospe handiko pintorea izan zen. 1934. urtean Lucie Valore pintorearekin ezkondu zen.

Obrak: Impasse Cottin (1910), Rue Ravignan (1911), Place du Tertre (1911).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Utrillo (J. Fabris, C. Wiart, A. Buquet, J-P Thiollet, J. Birr, C. Banlin-LacroixJ. Ed. F. Birr, 1982)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Utrillo Aldatu lotura Wikidatan