Maurizio Pollini
Maurizio Pollini | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1942ko urtarrilaren 5a (79 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Aita | Gino Pollini |
Ama | Renata Melotti |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Milango Unibertsitatea Milan Conservatory (en) ![]() |
Hizkuntzak | Italiera |
Irakaslea(k) |
Carlo Vidusso (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musikagilea, musikaria eta concertinoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) |
Accademia nazionale di Santa Cecilia (en) ![]() |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea |
Deutsche Grammophon (en) ![]() |
IMDb | nm2508308 |
Maurizio Pollini (Milan, Italia, 1942ko urtarrilaren 5a) piano-jotzailea da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bederatzi urte zituela egin zuen debuta, eta hamabost urte zituenerako ospetsua zen Italian, Chopinen estudioez egindako interpretazioak prentsan eragindako mirespenari esker, batez ere. 1959an, Milango Kontserbatorioaren titulua eskuratu zuen. Hurrengo urtean, Chopin Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Varsovian; lehiaketa hartako interpreterik gazteena zen. Harrezkero, Arturo Benedetti Michelangeli italiarrarekin ikasi zuen, eta hainbat kontzertu eman zituen mundu guztian zehar[1].
Oso errepertorio zabala du, Bachen lanez gainera, Boulezenetara, Chopin, Bartók, Schubert, Prokófiev eta Schönbergenak interpretatu ditu. 1982az gero, zuzendari sinfoniko eta operako zuzendari gisa ere lan egin du. Pollinik oso estilo berezia erakutsi du, eta zorroztasun intelektual handiko piano-jotzailea da. Hori dela eta, musikatik urrun dagoela irudi lezake tarteka, baina goraipagarria da interpretazioetan erakusten duen garbitasuna.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.50. ISBN 978 2 3505 5192 0.