Maverick (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maverick (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1994
Jatorrizko izenburua Maverick
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa eta Westerna
Iraupena 121 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Maverick Itzuli
Grabazio lekua(k) Kalifornia, Arizona eta Utah
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Richard Donner
Gidoigilea(k) William Goldman
Antzezlea(k)
Mel Gibson
Jodie Foster
James Garner
Graham Greene
James Coburn
Alfred Molina
Paul L. Smith
Corey Feldman
Danny Glover
Dan Hedaya
Art LaFleur
Denver Pyle
Doug McClure
Dub Taylor
Geoffrey Lewis
Margot Kidder
Max Perlich
Michael Paul Chan
William Smith
John Fogerty
Reba McEntire
Linda Hunt
Vilmos Zsigmond
Robert Fuller
Will Hutchins
James Drury
Bert Remsen
Leo Gordon
Paul Brinegar
J. Mills Goodloe
Lauren Shuler Donner
Henry Darrow
Bill Henderson






[[Kategoria:Paul L. Smithek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Corey Feldmanek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Doug McClurek Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:John Fogertyk Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Robert Fullerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Will Hutchinsek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:James Druryk Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Paul Brinegarrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:J. Mills Goodloek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Henry Darrowek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Bruce Davey
Konpainia ekoizlea Icon Productions Itzuli
[[Kategoria:Icon Productionsek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Stuart Baird
Bestelako lanak
Musikagilea Randy Newman
Argazki-zuzendaria Vilmos Zsigmond
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Oregon
Argumentu nagusia apustu
Historia
Nominazioak Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
67th Academy Awards

April Ferry
Kanpo loturak

Maverick 1994ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren western komedia filma bat da. Mel Gibson, Jodie Foster, James Garner, Graham Greene, James Coburn eta Alfred Molina aktoreek antzeztu zuten.

1950eko hamarkadako Maverick telesailan oinarritua dago, dago, orduko horretan filma honetan ere agertzen den James Garner aktoreak Brett Maverick izeneko pistolari eta karta jokalari bikaina antzezten zuelarik, aldiz honakoan Mel Gibson aktoreak lekukoa hartu zion.

1995eko Jantzi-diseinu onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruna. Bret Maverick (Mel Gibson) bere bizitzako iruzur handiena burutzera doan pistolari axeria da. Karta jokalari bikaina eta pistolari azkarra, mingain zorrotza eta sarkastikoa, osagai guzti horiekin arazoetan ez sartzea zail egin ohi zaio.

Annabell (Jodie Foster) poxpolina eta Cooper (James Garner) marshall zaharrarekin batera, hirukoteak Mississippi ibaian zehar doan luxuzko ontzi batean ospatuko den poker txapelketa baterako sarrera-dirua lortu dute, txapelketako irabazlearentzako saria 500.000 dolar direlarik.

Maverickek atzetik Angel (Alfred Molina) izeneko morrosko bat berau hil nahizik darabilki, hura ekiditeko hainbat azpijoko erabiltzen dituelarik: bi morroi Angel jipoitzeko kontratatu, hari izkin egiteko Joseph (Graham Greene) adiskdieak lagundurik indiarrez mozorrotu eta errusiar artxiduke potzolo eta dirudun batek ehizatu dezan bere burua lagatzea, edozerrek balio du poker txapelketan jokatu ahal izateko dirua biltzeko. Azkenean hirukoteak txapelketan parte hartzea lortuko du. Han, Cooper marshalla partehartzaile bakoitzaren dirua zaintzeko ardura izango du.

17 jokalari kaleratu ondoren, joko mahaian Maverick, Angel eta Duvall (James Coburn) hitzontzia besterik ez dira geldituko. Azkeneko esku ziraragarrian karta-emaileak Angelen alde egingo du, denek itxuraz esku gandiezinak jasoko dituzte: zortziko pokerra, kolorezko eskailera, amaieran Bretek irabazle egingo duen eskua osatzeko karta misteriotsu bat jasoko duelarik, errege eskailera garaitezina erakutsiz. Behin, Bretek txapelketa irabazita, Angel haserretu eta tiroketa hasiko da, Bretek Angeel hilko du. Bitarteean, txapelketako ikusleak gertatutakoarekin aztoratuak daudela aprobetxatuz, Cooper sheriffak diru-sariarekin ihes egingo du.

Filmaren amaieran dena hasiera-hasieratik hirukote protagonistak zein ala zein iruzurgile eta axeriagoak elkarri eginiriko konspirazio, mendeku eta lapurreta saila bat besterik ez dela izan frogatuko da, ordurarte inork ez zekien Bret eta Cooper elkar hartutako aita-semeak elkarrekin diru-saria kontatuz agertuko dira, baina ezustean Annabell agertu eta haien diru-sariaren erdia berarekin bat eramango du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]