Max Ernst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Max Ernst
Max Ernst 1976.jpg
Bizitza
Jaiotza Brühl1891ko apirilaren  2a
Herrialdea  Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak  (1948 -
 Frantzia  (1958 -
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Paris1976ko apirilaren  1a (84 urte)
Hobiratze lekua Crématorium-columbarium du Père-Lachaise Itzuli
Familia
Aita Philipp Ernst
Ezkontidea(k) Luise Straus-Ernst Itzuli  (1918 -  1927)
Marie-Berthe Aurenche Itzuli  (1927 -  1942)
Peggy Guggenheim  (1942 -  1946)
Dorothea Tanning Itzuli  (1946 -  1976)
Bikotea(k) Leonora Carrington Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Bonngo Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea, poeta, gidoilaria eta graphic artista Itzuli
Lantokia(k) Bonn eta New York
Lan nabarmenak The Elephant Celebes Itzuli
The Hat Makes the Man Itzuli
Q3210559 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Der Blaue Reiter
College of 'Pataphysics Itzuli
Mugimendua dadaismoa
surrealismoa
espresionismoa
IMDb nm0259722
Max Ernst Signature.svg

Max Ernst artista alemaniarra izan zen (Brühl, Renania, 1891ko apirilaren 2a - Paris, 1976ko apirilaren 1a). Irrazionaltasunaren, ametsen eta subkontzientearen pintoretzat hartu izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonnen filosofia-ikasketak egin zituen, eta 1917az geroztik margotzen hasi zen. Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen, eta 1919an Koloniako artisten dada taldea sortu zuen, Jean Arp pintore frantsesarekin batera. Azken joerei jarraituz, teknika neorrealistak sortu zituen: collagea (jatorri desberdineko elementuak elkartu eta osotasun bat sortzean datzan konposizioa) eta frottagea (gainazal lakar eta zimurren gainean igurtziz lorturiko irudiak erabilita). Gisa horretako lanen artean aipatzekoak dira: Muna (1927), Hiri amaigabea (1937), San Antonioren tentaldia (1946). 1930ean aktore-lanetan aritu zen Luis Buñuelen L’age d’or filmean. Pinturaz haraindi idatzi zuen 1948an. Bigarren Mundu Gerran, alemanak Frantzian sartu zirenean, Ernst espetxeratu egin zuten, eta kartzelan dekalkomania deituriko teknika landu zuen.

1941-1949 urteetan Estatu Batuetan bizi izan zen eta eskulturari ekin zion, Capricorn (1948, Kaprikornioa). Peggy Guggenheim Ernsten emaztea izan zen, eta Ameriketan bizi zela, Dorothea Tanning iparramerikar margolariarekin ezkondu zen. Europan berriro (1949), aurreko molde surrealistek ez zuten halako eraginik izan bere margolanean. Max Ernst XX. mendeko artista handienetakoa izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Ernst Aldatu lotura Wikidatan