Max Payne (bideo-jokoa)
Max Payne Remedy Entertainment enpresaren third-person shooter motako bideo-joko bat da, 2001ean Xbox, PlayStation 2, Macintosh eta Game Boy Advancerako sortua.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2001. urtearen hasieran, New York hiriko historiako elur-ekaitzik larriena jasaten ari da. Sarrerako sekuentzian, Max Payne, DEAko agente bat eta New Yorkeko polizia-agente ohia, eraikin baten goialdean zutik polizia harengana doan bitartean (jokoa amaierako zinematika batean hasten da), Maxek duela hiru urteko oroitzapena du, 1998ra itzuliz. Max etxera itzultzen ari zen lanegun arrunt batez, baina etxera sartzen ari zela, Michelle emaztea entzun zuen goiko solairutik bere izena oihukatzen etsipenez. Payne tokira iristen denean, bera eta Rose bere haurtxoa Valkyr diseinuko drogazale batzuek erailda aurkitzen ditu, akabatuko dituenak. Orain dela gutxi galdu izanaren oinazeak jota, ekintza anker horren atzean nor dagoen ikertzea erabakitzen du.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |