Max Scheler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Max Scheler.

Max Scheler (Munich, Alemania, 1874ko abuztuaren 22a - Frankfurt am Main, Alemania, 1928ko maiatzaren 19a) alemaniar filosofoa izan zen. Edmund Husserlen fenomenologia garatu zuen bere lanetan. Jenako Unibertsitatean ezagutu zuen Husserlen obra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907tik 1910era bitartean, Municheko Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta 1910. urtetik aurrera, Berlinen hartu zuen bizilekua, idazteko asmoz. 1917. urtea baino lehen idatzi zituen bere obra garrantzitsuenak, eta urte hartan hasi zen diplomatiko gisa Alemaniako Kanpo Arazoetarako Ministerioarentzat lanean, Genevan eta Hagan. 1920. urtean teoria bakezaleak azaldu zituen eta katoliko bihurtu zen, eta 1924an munduaren ikuspegi panteista aldarrikatu zuen.

Schelerrek bihotzaren (Fühlen) edo senaren emozioen fenomenologia landu zuen; objektuak "etikoak" dira aldez aurretik, balio objektibo aldaezina dute, eta hierarkia baten arabera ordenatzen dira. Kanten filosofian ez bezala, formen etikaren ordez balioen etika materiala da nagusi Schelerrenean. Jainkoa edo goreneko pertsona da Schelerren sistemaren giltzarria. Geroko urteetan, ordea, ikuspegia aldatu eta gizakia ezarri zuen Jainkoaren lekuan.

Obra nagusiak: Der Formalismus in der Ethik und die materiale Wertethik (1913-1916, "Formalismoa etikaren alorrean eta balioen etika materiala"), Wesen und Formen der Sympathie (1923, "Sinpatiaren izaera eta formak"), Die Wissensformen und die Geselschaft (1926, "Ezagutzaren formak eta gizartea"), Die Stellung des Menschen im Kosmos (1928, "Gizakiaren lekua munduan").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Scheler Aldatu lotura Wikidatan