Max Von Laue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Max Von Laue
Max Von Laue

Max Von Laue (Pfaffeendorf, Koblentzatik hurbil, 1879ko urriaren 9a - Berlin, 1960ko apirilaren 24a) alemaniar fisikaria izan zen.

Irakasle izan zen Zürich, Mainz, Frankfurt eta Berlingo unibertsitateetan. 1912an, X izpiek sare kristalinoetan dituzten interferentziei buruzko lehen esperimentu arrakastatsua egin zuen. Gisa horretan zehaztu ahal izan zituen X izpien luzera eta kristalen egitura eta osaketa. 1914an, Fisikako Nobel saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Von Laue Aldatu lotura Wikidatan