Edukira joan

Maxentia Beauvaiskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maxentia Beauvaiskoa

Bizitza
HeriotzaPont-Sainte-Maxence
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak
Jarduerakeremutarra
Santutegia
azaroaren 20a

Maxentia edo Majentzia Beauvaiskoa V. mendeko irlandar birjina eta ermitaua izan zen, ezkontzeari uko egin zionean lepoa moztu ziotena. Jaieguna azaroaren 20an ospatzen da eta Frantzian gurtu izan dute tradizionalki kristauek.

Maxentia Beauvaiskoa Irlandan edo Eskozian jaio zen, baina Frantziara ihes egin zuen jauntxo pagano batekin ez ezkontzeko. Oise ibaiaren ondoan bizi izan zen, Senlistik gertu, Beauvaisko elizbarrutian. Baina atzetik jarraiko joan zitzaion buruzagi pagano hura eta emakumea Pont-Sainte-Maxencen harrapatu eta hil zuen, berarekin ezkontzeari berriz uko egin zionean.

Hagiografiek kontatzen dute burua moztuta hil zutela, baina zefaloforo baten gisara, Maxentiaren gorpua altxatu zela, burua esku artean hartu, eta abiatu zela ehortzia egon nahi zuen tokira, non gero bere omenezko eliza eraiki zen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Horstmann, Carl. (1886). The Lives of Women Saints of Our Contrie of England: Also Some Other Lives of Holie Women Written by Some of the Auncient Fathers (c. 1610-1615). Early English Text Society, 99 or. (kontsulta data: 2025-11-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]