Maximiliano I.a Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maximiliano I.a Handia
Joachim von Sandrart - Maximilian I, Elector of Bavaria.jpg
duke of Bavaria

1597 -
William V, Duke of Bavaria
prince-elector of Bavaria

1623 - 1651
← baliorik ez - Charles I Louis, Elector Palatine
Bizitza
Jaiotza Munich1573ko apirilaren 17a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Ingolstadt1651ko irailaren 27a (78 urte)
Hobiratze lekua St. Michael's Church, Munich
Familia
Aita William V, Duke of Bavaria
Ama Renata of Lorraine
Ezkontidea(k) Elisabeth of Lorraine
Archduchess Maria Anna of Austria
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Wittelsbach-eko etxea
Lanbidea
Lanbidea aristokrata
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Maximiliano I.a Handia (Munich, 1573ko apirilaren 17a - Ingolstadt, 1651ko irailaren 27a ), Maximiliano I.a Wittelsbachekoa izenaz ere ezaguna, Germaniako Erromatar Inperio Santuko dukea eta Bavariako hauteslea izan zen. Haren agintaldia Hogeita Hamar Urteko Gerrak (1618-1648) markatu zuen.

Gilen V.aren seme zaharrena zenez, hark karguari uko egin zionean Bavariako hautesle bihurtu zen (1579). 1609an, Liga Santua, ebanjelioaren jarraitzaileen batasuneko printze protestanteei aurre egiteko zena, antolatu zuen, eta Alemaniako katolikoen buru jarri zen. 1610ean Tillyko kondea hartu zuten bere tropak antolatzeko, eta bavariarrek, hura buru zutela Frederiko V.a, Palatinatuko hautesle eta Bohemiako erregea, garaitu zuten. Garaipen hura eskertzeko, Frederiko V.ari lurraldeak eta zeuzkan karguak kendu eta Maximilianori eman zizkion Fernando II.ak (1623). Hurrena, Wallenstein bere kargutik kendu nahi zuen alderdiaren buru jarri zen, baina Gustavo Adolfo Bavarian sartu zenez, Wallensteinen aliatu egin zen. Suediarrak eta haiekin aliatuta zebiltzan frantsesak garaile izan ziren, eta bake-hitzarmena sinatu behar izan zuen haiekin (Ulm, 1647). Ordainetan, herentziaz hautesle izateko eskubidea lortu zuen bere familiarentzat. Goi Palatinatua Bavariari lotu zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano I.a Handia Aldatu lotura Wikidatan