Maximiliano Kolbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maximiliano Kolbe
Fr.Maximilian Kolbe 1939.jpg
Bizitza
Izen osoa Rajmund Kolbe
Jaiotza Zduńska Wola1894ko urtarrilaren 8a
Herrialdea  Polonia
Heriotza Auschwitz1941eko abuztuaren 14a (47 urte)
Hobiratze lekua Auschwitz
Heriotza modua gizahilketa: intoxikazioa
Hiltzailea Hans Bock
Hezkuntza
Heziketa Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzak esperantoa
poloniera
japoniera
Italiera
Jarduerak
Jarduerak friar minor conventual (en) Itzuli, apaiz katolikoa, esperantista, Erresistentziaren kidea, aita eta amateur radio operator (en) Itzuli
Jasotako sariak
Santutegia
Abuztuaren 14
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Conventual Franciscans (en) Itzuli
PodpisMaksymilianMariaKolbe.jpg

Maximiliano Maria Kolbe, sortzez Rajmund Kolbe (Zduńska Wola, 1894ko urtarrilaren 8 - Auschwitz, 1941eko abuztuaren 14a) komentu-frantziskotar poloniarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran naziek hil zutena Auschwitz sarraski-esparruan. Andre Maria Birjinaren bihotz guztiz garbiarenganako eraspenaren hedatzaile handia izan zen, eta modernismoaren eta XX. mendean Elizak zituen arriskuen kontrako borrokalari sutsua. 1971. urtean egin zuen dohatsu Paulo VI.a aita santuak, eta 1982an kanonizatu zuen Joan Paulo II.ak. Jaieguna abuztuaren 14an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910ean, Lwoweko komentu-frantziskotarren fraidegaitegian sartu zen, eta Maximiliano izena hartu zuen. 1911n egin zituen lehenbiziko botoak, eta 1914an azkenak[1]. Filosofia ikasi zuen Erroman 1912-1915 bitartean, eta teologia 1915-1919 bitartean. Erroman zegoela, masoien manifestazio antikatolikoek hunkitu zuten. Horiek horrela, Ama Birjinaren aldeko higinkudea (Milicia Immaculatae) sortu zuen 1917an Erroman bertan; izan ere, Andre Mariaren gurtza, eta batez ere haren bihotz guztiz garbiarena, sustatzeari eskaini zion bizitza osoa. 1918an apaiz ordenatu zen[1].

Poloniara itzulirik, Rycerz Niepokalanej («Ama Birjina Sortzez Garbiaren Zalduna») hilabetekari katolikoa sortu zuen 1927an eta Niepokalanow («Ama Birjina Sortzez Garbiaren Hiria») eraiki zuen 1928an. 1930etik aurrera, Japonian eta Malabaren (India) egon zen eta monasterio batzuk sortu zituen han. Poloniara itzuli ondoren, argitalpen katoliko guztien ardura hartu zuen; nazien aurka idatzi zuen haietan.

1939an, naziek atxilotu zuten eta, aske utzi ondoren, preso hartu zuten berriro 1941ean, juduei laguntza eman ziela salaturik; maiatzean Auschwitzera eraman zuten. 1941eko uztailean ihesaldi bat izan zen sarraski-esparruan. Naziek ezarritako protokoloaren arabera, hamar gizon hil behar ziren ihes egindako gatibu bakoitzeko. Maximilianok bere burua eskaini zuen, emaztea eta seme-alabak zituen poloniar preso bat salbatzeko. Hamabost egunez gosez eta egarriz eduki ostean, abuztuaren 14an injekzio hilgarria eman zioten[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Saint Maximilian Kolbe. saints.sqpn.com . Noiz kontsultatua: 2017-8-13.
  2. Craig, Mary. Blessed Maximilian Kolbe-Priest Hero of a Death Camp. ewtn.com . Noiz kontsultatua: 2017-8-13.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano Kolbe Aldatu lotura Wikidatan