May Sarton
| May Sarton | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Wondelgem eta Ameriketako Estatu Batuak, 1912ko maiatzaren 3a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | York (en) |
| Hobiratze lekua | Nelson (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
| Familia | |
| Aita | George Sarton |
| Ama | Mabel Elwes |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Cambridge Rindge and Latin School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, poeta eta eguneroko-idazlea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Unitarian Universalism (en) |
Eleanore Marie Sarton (Wondelgem, 1912ko maiatzaren 3a - York, 1995eko uztailaren 16a) estatubatuar poeta, eleberrigile eta memorialista izan zen. Jatorri belgikarreko estatubatuarra, AEBetako literaturan giltzarri den figura garaikidea, baita 'poeten poeta' ere; gainera, literatur kritikari eta feministek miresten dute, genero, sexualitate eta unibertsaltasun gaiak jorratzen dituzten lanengatik.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarton Wondelgemen jaio zen, Belgikan (gaur egun Gante hiriaren zati bat da), eta Mabel Eleanor Elwes artista ingelesaren eta George Sarton zientziaren historialariaren alaba bakarra zen. 1914an haren familiak Ipswichera (Ingalaterra) ihes egin zuen, Francisco Fernando Austriakoa artxidukea erail ondoren Alemaniako tropek Belgika inbaditu zutenean; izan ere, Sartonen amaren aldeko amona hantxe bizi zen.
Handik urtebetera, Bostonera joan ziren bizitzera, eta han aita Harvardeko Unibertsitatean hasi zen lanean. Nerabezaroaren amaieran hasi zen Sarton antzerki eskolak jasotzen, eta nerabezaroan jarraitu zuen poesia idazten. Cambridge-ko unibertsitatera joan zen, eta Cambridge High and Latin School-en graduatu zen 1929an. Sartonek beka bat irabazi zuen Vassar Collegera joateko, baina antzerkiak erakarri zuen Eva Le Gallienne aktorea The Cradle Song antzezlanean ikusi ondoren. New Yorkeko Le Gallienne-ko Civic Repertory Theatre-ra batu behar zuela sentitu zuen, eta urtebete eman zuen aprendiz lanetan. Hala ere, poesia idazten jarraitu zuen. Hamazazpi urte zituenean, soneto sorta bat argitaratu zuen 1930eko abenduan, eta horietako batzuk Encounter in April (1937) izenburuko bere lehen liburukian agertu ziren.[2][3]
Hemeretzi urte zituenean, Sartonek Europara bidaiatu zuen 1931n, eta Parisen bizi izan zen urtebetez. Garai hartan, literatura eta kultura munduko hainbat pertsona ospetsu ezagutu zituen, hala nola Virginia Woolf, Elizabeth Bowen, Julian Huxley eta Juliette Huxley, Lugné-Pöe, Théâtre de l'Oeuvre, Basil de Sélincourt eta SS Koteliurt. Sartonek harremanak izan zituen Huxleytarrekin. Inguru eta testuinguru horretan argitaratu zuen bere lehen eleberria, The Second Hound (1938).[2]
1945ean Santa Fe-n, Mexiko Berrian, Judith "Judy" Matlack ezagutu zuen (1898ko irailaren 9tik 1982ko abenduaren 22ra), hurrengo hamahiru urteetan bere kide bihurtu zena. 1956an banandu ziren, Sartonen aita hil eta Sarton Nelsonera (New Hampshire) bizitzera joan zenean. Honey in the Hive (1988) bien arteko harremanari buruzkoa da. At Seventy memoria liburuan, Sartonek hausnartzen zuen Judyk bere bizitzan zuen garrantziaz, eta haren formazioak unitarismo unibersalistan nolako eragina izan zuen beregan.[4] Arte eta Zientzien Estatu Batuetako Akademiako kide hautatu zuten 1958an.[5]
Geroago, Sarton Yorkera bizitzera joan zen, Mainen. 1990ean, garun-isuria izan zuen, eta horrek aldi baterako ahuldu zion idazteko gaitasuna. Idaztea zaila zenez, grabagailu bat erabiltzen hasi zen, eta hortik sortu zen bere eguneroa Endgame: A Journal of the Seventy-Ninth Year (1992), kasete batetik grabatu eta transkribatu zena. Zailtasun fisikoak izan arren, berak beti mantendu zuen bere independentzia sena. Endgame-ren ondoren Encore: A Journal of the Eightieth Year argitaratu zuen (1993). Encore Sartonen bizitzaren ospakizuna da, zahartzaroaren mugekin edo gabe. Levinson Poesia Saria irabazi zuen 1993an. Sartonen azken liburuak, Coming Into Eighty (1995), bere heriotzaren ondoren argitaratua, 1993ko uztailetik 1994ko abuztura arteko urtea hartzen du. Zahartzarora iristeko esperientziarekin borrokan ari zen bitartean, Sartonek bizitzeagatik eskerrona erakutsi zuen Coming Into Eighty-n, eta baita Encore-n ere.[6] Bularreko minbiziak jota hil zen 1995eko uztailaren 16an eta New Hampshireko Nelson hilerrian lurperatuta dago.[7]
Lanak eta gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hil zenean, May Sartonek 53 liburu zituen idatziak, tartean 19 eleberri, 17 poesia liburu, 15 ez-fikziozko lan, haurrentzako 2 liburu, antzezlan bat eta hainbat gidoi.[8] The Poetry Foundationen arabera, kritikariek definitu bezala Sartonen estiloa "lasaia, kultua eta urbanoa" da.[1] Bere lan gehienetan, Sartonek lente kontziente bat mantentzen du ikuspuntu politikotik, baina May Sartonen lan onena eta ahaztezinena bere eguneroko eta memorietan datza, bereziki Plant Dreaming Deep (Nelsonen bizitako hasierako urteetakoa, ca. 1958-68), Journal of a Solitude (1972-1973, sarritan hoberentzat jotzen dena), The House by the Sea (1974-1976), Recovering (1978-1979) eta At Seventy (1982-1983). Bizitza bakartiaren kontakizun hauskor, zatigarri eta zintzo hauetan, hainbat gai jorratzen ditu, hala nola zahartzea, isolamendua, bakardadea, adiskidetasuna, maitasuna eta harremanak, lesbianismoa, zalantza, arrakasta eta porrota, inbidia, bizitzako plazer sinpleengatiko esker ona, naturarenganako maitasuna (loreena, batez ere), urtaro aldakorrenak, espiritualtasunarenak, eta, are garrantzitsuagoa dena, sormenari lotutako bizitza baten etengabeko borrokenak. Sartonen azken argitalpenak ez dira kalitate berekoak; izan ere, diktaketaren bidez idazten jarraitu nahi izan zuen, osasun-arazoak izan arren.
Bere lehen lanetako askok, Encounter in April izenekoak adibidez, emakumeen irudi erotiko biziak dituzten arren, May Sartonek egunerokoetan sarri azpimarratu zuen ez zuela bere burua idazle lesbiana gisa ikusten "Nire lanetako bizitzaren ikuspegia ez da gizateriaren segmentu batera mugatzen... eta ez du zerikusi handirik joera sexualarekin ". Aitzitik, maitasunaren adierazpen zabal bat jorratu nahi zuen. Mrs. Stevens hears the Mermaids Singing 1965ean argitaratu zuenean, beldur zen lesbianismoari buruz modu irekian idazteak bere lanek aldez aurretik onartutako balioa gutxitzea ekarriko zuela. "Homosexualitatearekiko beldurra hain da handia, ezen oso ausarta izan baitzen Mrs. Stevens hears the Mermaids Singing idaztea ", idatzi zuen Journal of a Solitude -n ", maniako sexuala, mozkorra, drogazalea edo edozein modutan higuingarria ez den emakume homosexual bati buruzko eleberri bat idazteko, deitoragarria eta desatsegina ez den homosexual bat erretratatzeko, sentimentalismorik gabea. Liburua argitaratu ondoren, Sartonen lan asko unibertsitateetako emakume ikasketetako klaseetan ikasten hasi ziren, feministek zein lesbianek berdin hartu zituztelarik. Hala ere, Sartonen lana ez da soilik 'literatura lesbiko' gisa sailkatu behar, bere lanek gizakiarekin zerikusia duten arazo asko garatzen baitituzte, hala nola, maitasuna, bakardadea, zahartzea, natura, zalantzak, etab., gizon zein emakumeentzat ohikoak direnak.
Margot Peters-en (1998) biografia polemikoak May Sarton pertsona konplexua zela erakustera eman zuen, eta askotan sufritu egiten zuela bere harremanetan. Susan Sharman-ek Sarton-en gutunen edizio hautatua argitaratu zuen 1997an eta Sarton-en dokumentu asko New Yorkeko Liburutegi Publikoan daude.[9]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Encounter in April (1937)
- Inner Landscape (1939)
- The Lion and the Rose (1948)
- The Land of Silence (1953)
- In Time Like Air (1958)
- Cloud, Stone, Sun, Vine (1961)
- A Private Mythology (1966)
- As Does New Hampshire (1967)
- A Grain of Mustard Seed (1971)
- A Durable Fire (1972)
- Collected Poems, 1930-1973 (1974)
- Selected Poems of May Sarton (Serena Sue Hilsinger and Lois Brynesek argitaratua) (1978)
- Halfway to Silence (1980)
- Letters from Maine (1984)
- Collected Poems, 1930-1993 (1993)
- Coming Into Eighty (1994) Winner of the Levinson Prize
- From May Sarton's Well: Writings of May Sarton (edited by Edith Royce Schade) (1999)
Ez-fikzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- I Knew a Phoenix: Sketches for an Autobiography (1959)
- Plant Dreaming Deep (1968)
- Journal of a Solitude (1973)
- A World of Light (1976)
- The House by the Sea (1977)
- Recovering: A Journal (1980)
- Writings on Writing (1980)
- May Sarton: A Self-Portrait (1982)
- At Seventy: A Journal (1984)
- After the Stroke (1988)
- Endgame: A Journal of the Seventy-Ninth Year (1992)
- Encore: A Journal of the Eightieth Year (1993)
- At Eighty Two (1996
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Single Hound (1938)
- The Bridge of Years (1946)
- The Return of Corporal Greene (1946)
- Shadow of a Man (1950)
- A Shower of Summer Days (1952)
- Faithful are the Wounds (1955)
- The Birth of a Grandfather (1957)
- The Fur Person (1957)
- The Small Room (1961)
- Joanna and Ulysses (1963)
- Mrs. Stevens Hears the Mermaids Singing (1965)
- Miss Pickthorn and Mr. Hare (1966)
- The Poet and the Donkey (1969)
- Kinds of Love (1970)
- As We Are Now (1973)
- Crucial Conversations (1975)
- A Reckoning (1978)
- Anger (1982)
- The Magnificent Spinster (1985)
- The Education of Harriet Hatfield (1989)
Haur literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Punch's Secret (1974)
- A Walk Through the Woods (1976)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Music Box Bird (1993)
Gutunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- May Sarton: Selected Letters (1997)
- Dear Juliette: Letters of May Sarton to Juliette Huxley (1999)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «May Sarton» Poetry Foundation 30 de noviembre de 2018.
- ↑ a b «May Sarton: A Poet's Life» digital.library.upenn.edu.
- ↑ «May Sarton: A Poet» web.archive.org 2 de enero de 2013.
- ↑ May Sarton. Unitarian Universalist Historical Society.
- ↑ Book of Members, 1780–2010: Chapter S. American Academy of Arts and Sciences.
- ↑ «May Sarton: A Poet's Life» digital.library.upenn.edu.
- ↑ «May Sarton» Poets.org (Academy of American Poets).
- ↑ «May Sarton Selected Bibliography» digital.library.upenn.edu.
- ↑ «archives.nypl.org -- May Sarton Papers» archives.nypl.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mary Sarton, bakardadean loratzea Berria, 2025.03.16