Maya Gabeira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maya Gabeira

Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1987ko apirilaren 10a (36 urte)
Herrialdea Brasil
Familia
AitaFernando Gabeira
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jardueraksurflaria
mayagabeira.co

Maya Reis Gabeira (Brasil, 1987ko apirilaren 10a) brasildar surflaria da. Olatu handiak harrapatzeagatik da ezaguna. Nazaré-n (Portugal), 2020ko otsailean, Guinness World Recordsek inoiz emakumezko batek surfeatu duen olaturik handiena bezala erregistratu zuen 22,4 m (73,5 ft) altuerako olatu bat harrapatuta.[1] Olatu hori, urte horretan inork harrapatu zuen olaturik handiena izan zen.[2]

Gabeirak sari ugari jaso ditu, Best Female Action Sports Athletic saria barne, eta munduko surflari onenetariko bat da, baita emakumezko surflari erreferente bat ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabeira 15 urterekin hasi zen surfean Rio de Janeiron eta 15 urterekin hasi zen lehian. 2004an 17 urte zituela profesional bihurtu zen Australian bizi zenean.

Berehala munduko emakumezkoen mailako surflari onena bezala izendatu zen ondorengo lekuetako munduko txapelketak irabaziz: Mavericks, Waimea, Todos Santos eta Hegoafrikako marrazoz betetako "Dungeons".

Billabong XXL Global Big Wave Awards saria lau aldiz irabazi zuen (2007-2010), Best Female Perlement kategorian.

2008an Alaskan itsasoko surfa egin zuen lehen emakumea izan zen. Gabeira Kaliforniako Ghost Trees eta Tahitiren Teahupoo lekuetan surfeatu zuen lehen emakumea ere izan zen.

2009an, Gabeirak Best Female Action Sports athlete saria irabazi zuen. Urte hartan, Gabeirak emakume batek inoiz harrapatu duen olaturik handiena surfeatu zuen eta jarraian 14 metroko beste olatu bat harrapatu zuen Dungeonsen, Hego Afrikako olatu handiko surf gune batean.

2010ean, 2010eko Teen Choice saria lortu zuen Best Female Action Sports Star izenburupean.

2012an XXL Big Wave Awards saria jaso zuen 5. aldiz. Urte horretan bertan agertu zen ESPN The body Issue filmean.

2013ko urriaren 28an, Gabeirak istripu larria izan zuen Praia do Norte (Nazaré, Portugal) hondartzan. Olatu handi bat surfean ari zela, erori, olatuak harrapatu eta konortea galdu zuen. Ia ito zen, Carlos Burle surflari brasildarrak salbatu zuenean. Hondartzan berpiztu zuten ondoren ospitalera eraman zuten.

2016an, Red Bull Telebistarekin Nazaré-ra Itzulera (Return to Nazaré) izeneko dokumental egitera itzuli zen bere 2013 istripuaren ondoren leku berdinera nola itzultzen den dokumentatzera. Dokumentalak oztopo fisikoa zein mentalak gainditzeko borroka baten erretratua erreflejatzen du.[3]

2018ko urtarrilean, Gabeirak 68 metroko altuera (20,8 m) zuen olatu bat harrapatu zuen Nazare hirian, eta berriz ere, Guinness World Recordsek emakume batek surfeatu zuen olaturik handiena bezala erregistratu zuen.[4][5]

Gabeira bi aldiz izendatu dute Laureus World Sports Award for Action Sportsperson of the year sarian, 2014an eta 2019an.

Munduko surflaririk garrantzitsuenetako bat da[1], Gabeira Billabong eta Red bull dira babesleak eta gaur egun Hawaiiko North Shoren (Oahu) bizi da.

2020ko otsailaren 11n, Gabeirak Guinness World Record berria ezarri zuen WSL Nazaré Tow Surfin lehiaketan harrapatu zuen  22,4 metroko (73,5 ft) olatuarekin, emakume batek harrapatu duen olaturik handiena izanik.[1] [2] Olatu hori, ere urte hartan edonork harrapatu zuen olaturik handiena izan zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Brazilian surfer Maya Gabeira breaks own world record for largest wave surfed by a woman» CBSSports.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  2. a b (Ingelesez) «Biggest wave surfed in 2020? USC’s Adam Fincham helps settle debate» USC News 2020-12-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  3. (Ingelesez) «Maya Gabeira Return to Nazaré» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  4. (Ingelesez) «Female surfer sets new world record» BBC News (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  5. (Ingelesez) «68-ft wave surfed by Maya Gabeira confirmed as largest ridden by a woman as she receives two awards» Guinness World Records 2018-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  6. (Ingelesez) «Biggest wave surfed in 2020? USC’s Adam Fincham helps settle debate» USC News 2020-12-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]