Edukira joan

Mayte Mateos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mayte Mateos

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Teresa Mateos Guillén
JaiotzaLogroño, 1951ko otsailaren 7a (75 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
KidetzaBaccara
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1506475 Musicbrainz: 444f88e7-f538-4ecc-8bf3-99aea8abb242 Discogs: 734793 Edit the value on Wikidata

María Teresa "Mayte" Mateos Guillén (Logroño, 1951ko otsailaren 7a, Mayte Matée izen artistikoz ere ezaguna) espainiar abeslari, dantzari eta margolaria da. Baccara bikoteko bi partaideetako bat da, Maria Mendiolarekin batera.

1976an, RTVEko dantza-taldean zegoela lanean (lau urtez izan zen ballet hartako partaide), hango lankide Maria Mendiolak bikote musikal bat osatzea proposatu zion. Kessler Twins ahizpen bikote ezagunean inspiratuta eta Paco Bermúdez ordezkari zutela, Venus bikotea sortu zuten, izen eszeniko horrekin Enrique Martí Maquedaren Palmarés saioan debutatuz.

1977an, Fuerteventurako hotel batean ari zirela Venuskoak kantatzen, Hanburgoko RCA diskoetxeko ekoizle batzuek proposamen serioa egin zieren, eta Baccara pop bikotea sortu zuten eta Yes Sir, I Can Boogie lehenengo singlea ekoitzi zietelarik Alemanian. Abestia mundu osoan arrakasta izan zen 1977an eta gero hit iraunkorra bihurtu zen. Nazioarteko arrakasta gehiago izan ziren, besteak beste: Sorry, I'm a Lady, "Darling" eta "The Devil Sent You to Lorado", eta horien gaztelaniazko bertsioa, El diablo te mandó a Lorado.

Lau urte elkarrekin eman eta lau disko argitaratu ostean, 1981ean eten zen Baccararen bide originala. Une horretatik aurrera, Mateos eta Mendiola bere bakarkako karrerak abiatzen saiatu ziren; baina arrakasta handirik gabe; eta izatez bakoitzak bere talde propioak sortu zituzten Baccara izena nolabait bakoitzak bere kasara berrerabiliz.[1]

Mayte Mateos 12 eszenakide ezberdinekin aritu da 1983az geroztik. Cristina Sevillarekin batera, Suediako Melodiefestivalen [2] parte hartu zuen 2004an, "Soy tu Venus" abestiarekin. 2005az geroztik, Mateos Paloma Blancorekin aritzen da eszenatokian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]