Mazar-i-Xarif
| Mazar-i-Xarif | |
|---|---|
| hiria | |
Mazar-i-Xarifeko Mezkita Urdina | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | Balkh |
| Izen ofiziala | مزارِ شریف (persieraz) |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 36°42′00″N 67°07′00″E / 36.7°N 67.1167°E |
![]() | |
| Azalera | 83 km² |
| Altitudea | 380 |
| Demografia | |
| Biztanleria | 469.247 (2020ko urtarrilaren 1a) |
| Dentsitatea | 5.654 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | UTC+04:30 |
| Hiri senidetuak | Maxhad eta Duxanbe |
Mazar-i-Xarif[1] (persieraz: مزارِ شریف) Afganistango iparraldeko hiri handiena eta Balkh probintziako hiriburua da. Turkmenistan, Uzbekistan eta Tajikistango mugak 50 kilometro ingurura ditu. 2010ean 289.926 biztanle zituen.[2] Gizarte multietnikoa da: gehiengoa tajik etniakoa da, baina ugari dira uzbekoak, hazarak, paxtunak eta turkomanoak ere. Hizkuntz nagusiak persiera (daria) eta paxtunera dira.
Hiriaren izenak «Jaunaren Santutegi» esan nahi du. Izan ere, afganiarrek —bai xiitek, bai sunitek— Mazar-i-Xarifeko Meskita Urdina Mahomaren lehengusu eta suhi Ali ibn Abi Taliben hilobiaren gainean eraiki zela uste dute. Historialarien arabera, ordea, Ali Najafen (Irak) hobiratua izan zen. Hiriak ondasun arkeologiko helenistiko eta musulman ugari ditu.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.0 | 10.7 | 16.3 | 24.3 | 31.2 | 37.0 | 44.9 | 36.9 | 31.9 | 24.7 | 16.4 | 10.8 | 24.4 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.6 | 5.1 | 10.8 | 17.9 | 24.5 | 29.9 | 33.3 | 29.9 | 23.9 | 16.7 | 9.1 | 5.1 | 17.4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.1 | 0.0 | 5.1 | 11.3 | 16.6 | 22.5 | 25.9 | 23.8 | 17.1 | 9.4 | 3.2 | 0.0 | 11.1 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 28.9 | 34.8 | 43.8 | 28.3 | 11.2 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 3.9 | 13.5 | 21.7 | 186.4 |
| Iturria: World Climate Data[3] | |||||||||||||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-11).
- ↑ Afghanistan: largest cities and towns and statistics of their population[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ World Climate Data: Mazar-i-Xarif, Afghanistan. Weatherbase (kontsulta data: 2011-09-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Afganistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
