Mazdakismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mazdakismoa erlijio dualista izan zen, Iranen V. mendean indar hartu zuena. Pentsalari batzuen ustez, mazdeismoak manikeoen dualismoa berritu nahi izan zuen, eta horien arabera eratzaileek harremanak izan zituzten Antzinako Erromako manikeoekin; beste batzuen ustez, berriz, Irango bertako zoroastrismotik sortu zen. V. mendetik aurrera Mazdak persiar heretikoaren izena hartu zuen.

Mazdakismoaren arabera, Argia (ongia) eta Iluna (gaizkia) dira munduaren oinarrizko hastapenak. Bi osagai horiek elkarrekin topo egitean sortu zen unibertsoa. Argia da bizitzeko behar dena eta argia izateko gizonak bizitza aszetikoa eta zintzoa izan behar du, ez du inor edo ezer hil behar eta ezta haragirik jan behar ere. Ondasunak eta emazteak taldearen jabego egin zituen Mazdakek. Zoroastrismoaren jarraitzaileek eta aitoren semeek gaitzetsi egin zuten mazdeismoa, eta azkenik debekatu egin zuten. Hala ere, ezkutuan aurrera egin zuen Islamaren garaia iritsi zen arte (VIII. mendea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mazdakismo