Mazovia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mazoviako banaketa historikoa

Mazovia[1] (polonieraz: Mazowsze) Poloniako erdi-ekialdeko eskualde historiko eta kulturala da. Historian zehar Plock, Czersk eta Varsovia izan ditu hiriburu.

Mazoviaren eta 1999an eratutako Mazoviako voivoderriaren mugak ez datoz bat.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazoviak Vistularen erdi-ibilguaren eta Bug eta Narewen behe-ibilguaren lur behereak hartzen ditu. Iparraldean Masuria dauka, ekialdean Podlasia, hegoaldean Polonia Txikia eta mendebaldean Polonia Handia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendearen lehenbiziko erdian Poloniar estatuari batu zitzaion. 1138an, Poloniako Erresuma Bolesław III.aren semeen artean banatu zelarik, Mazovia dukerri nagusietako bat bilakatu zen. XIII. mendean mongolen inbasioa pairatu zuen. 1526an berriz batutako Poloniako Erresumarekin elkartu zen. 1611n Varsovia Poloniako hiriburu bihurtu zenetik, Mazoviaren garrantzia handituz joan zen.

XVIII. mendean Polonia zatitu zenean, Mazovia Prusiaren esku geratu zen. 1807an, Napoleondar Gerren garaian, Varsoviako Dukerri Handiaren barnean sartu zen. 1815etik 1918 arte Errusiaren mende egon zen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak Euskaltzaindia.net
  2. Mazovia Encyclopædia Britannica Online. Retrieved 05 August, 2012
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mazovia Aldatu lotura Wikidatan