McDonnell Douglas

Wikipedia, Entziklopedia askea
McDonnell Douglas
Datuak
Izen ofiziala
McDonnell Douglas Corporation
MotaIndustria aeroespaziala, Defentsa-kontratista eta entitate desagertua
Jarduera sektoreaIndustria aeroespaziala, industria aeronautikoa, ingeniaritza mekanikoa eta aircraft construction (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
UGS Corp. (en) Itzuli
Enplegatuak63.000
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia eta kapital irekiko enpresa
JabeaBoeing
Historia
Sorrera1967
Sortzailea
Ordezkatzen duDouglas (en) Itzuli eta McDonnell Aircraft Corporation (en) Itzuli
AurrekoakDouglas (en) Itzuli eta McDonnell Aircraft Corporation (en) Itzuli
Desagerpena1996

McDonnell Douglas estatubatuar hegazkin-fabrikatzailea da. Bi konpainia handiren fusioaren emaitza da: McDonnell eta Douglas. Gaur egun mundu-mailan hirugarren konpainia da merkataritza-hegazkinen eraikuntzan, eta garrantzitsuenetako bat hegazkin militar eta espazialetan.

Douglas enpresa Donald Douglasek sortu zuen 1920. hamarraldian. Ospe handia lortu zuen Estatu Batuetako armadako zenbait pilotuk Douglas World Cruiser hegazkinekin munduari bira 175 egunetan eman ziotenean. Baina arrakastarik handienak hegazkin zibilak eginez eskuratu zituen, batez ere Boeing 247arekin lehiatzeko TWA konpainiarekin akordio bat sinatu ondoren. Horrela hasi ziren sortzen 1930. hamarraldian DC-1 iraultzailea eta haren ondorengoak. Garai hartan DB-7 Boston bonbaketari militarra ere egin zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitzean, erreaktore eta koheteak egiten hasi zen. Lehen erreaktore militarra 1950ean atera zen, eta hamarraldi hartan garraiorako hegazkin militar gehiago ere egin zituen. B-707arekin lehiatzeko DC-8 erreaktorea sortu zuen, 1960an.

McDonnell enpresa, berriz, James McDonnellek eraiki zuen 1939an. 1945ean atera zuen lehen erreaktore militarra, XFD-1 Phantom (geroago FH-1 izenez ezagutua). Ondorengo modeloa, 1960ko F-4 Phantom ehiza-hegazkina, mito bihurtu zen. Bi enpresak 1967an elkartu ziren, Douglasen krisialdiaren ondorioz batez ere.

DC-10 hegazkina, B-747-arekin lehiatzeko sortua, konpainia berriak atera zuen. Horrez gainera, helikopteroak eta hegazkin militar eta espazialak ere egiten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]