Mealy makina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Konputazioaren teorian, Mealy makina bat automata-finitu mota bat da, non irteera-datuak uneko egoeraren eta sarrera-datuen menpekoa den. Hori Moore makinaren desberdina da, zeinen irteera balioak soilik bere uneko egoeraren menpekoak diren. Mealy makina transduktore finitu mota bat da; egoera eta sarrera-datu bakoitzeko, gehienez trantsizio bat gerta liteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mealy makina, George H. Mealy ikertzailearen ohorez izendatu zen. 1955. urtean kontzeptua "Zirkuitu Sekuentzialak Sintetizatzeko Metodoa" izeneko artikuluan aurkeztu zuen.

Definizio formala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mealy Makina baten diagrama, zeinak '1' idazten duen sarreran 'aa' edo 'bb' aurkitzen den bakoitzean.

Mealy makina bat 6-kote batez defini daiteke: . Non:

  • : Egoeren multzo finitua.
  • : Hasierako egoera.
  • : Sarrerako alfabetoa izeneko multzo finitua.
  • : Irteerako alfabetoa izeneko multzo finitua.
  • : Trantsizio funtzioa, egoera bat eta sarrera datu bat emanez, hurrengo egoera ematen duena.
  • : Irteerako datuen funtzioa, egoera bakoitzaren araberako irteera datuak ematen dituena

Mealy eta Moore makinen alderaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai Mealy makinak, bai Moore makinak, biak automata finituak dira, ez dute amaierako egoerarik eta sarrera-datu bakoitzerako irteera-datu bat itzuliko dute.

Moore makinaren baliokide den Mealy makinak egoera kopuru bera edo gehiago izango ditu.

Moore makinetan irteera-datuak egoera bakoitzaren menpe daude eta, Mealy makinetan, ordea, egoeraren eta sarrerako datuaren (hau da, trantsizioaren) menpe.

Bi makina mota hauek, zirkuitu elektrikoak eraikitzeko erabiltzen dira.

Mealy makinek sarrerekiko azkarreko funtzionatzen dute. Orokorrean erloju-ziklo berean erreakzionatzen dute. Moore makinetan logika gehiago behar da irteerak dekodetzeko, atzerapen handiagoa sortuz.

Mealy makinetan irteera-datuak erloju-ziklo amaieran gauzatzen dira, Moore makinetan, logika gauzatu eta gero, edonoiz gauzatu daitezke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]