Meategiko zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ponia meategi baten igogailuan. XIX.en mendea Frantziako Creuzoten

Meategiko zaldia meatzaritzan mendetan erabilitako abereak izendatzeko izena da. Oro har lantegi hauetarako poniak erabiliak izan ziren, lur azpiko tuneletan lan egiteko. Bereziki ikatz meategietan erabiltzen zituzten, XVIII.en mendetik XX.en mendera arte, baina baita lehenengo garaietan ere eta baita beste zenbait meategi meatzaritzan.

Zaldiaz gain mandoak eta stoak erabiliak izan dira ere metat

Euskal Herrian pottoka arraza historikoki oso erabilia izan zen Bizkaiko Meatzaldean[1][2]. Hemen ikatz meategiez gain, zaldiek eta pottokek lan egin zuten burni meategietan[3].


Bertako metategietan erabiliak izateaz gain, Bibliografia ugari dago Ingalaterrako Dartmoor poni, Exmoor poni edo New Forest poni arrazak Kantauri itsasoko ertzeko poni arrazekin lotzen dituena. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko, meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak eta asturkoiak. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean.

Beraz Euskal Herrian meategiko poniak, pottokak gure kasuan, diru iturri bat izan ziren mendetan esportatzeko merkantzia bezala.

Galesen ere meategiko poni hauek ugari izan ziren[4].

Zaldien erabilaren historia meatzaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean poniak erabiliak izan ziren meategitean haurren zein emakumeen lan gogorra ordezkatzeko, eta tunel sarreretatik alboko tuneletara tartea handitzen joan zenean, metzaraitzaren teknikak hobetzearen ondorioz. Ingalaterran agiri batez aipatutako lehendabiziko meategiko ponien erabilera 1750. urtekoa da, Durham ikatz meatzaldean.

Ameriketako Estatu Batuetan ere zaldiak erabili zituzten meategitean, esate baterako Apalatxeak mendietako ikatz meategitean. Erabilera hau 1971.en urtera arte luzatu zen.

Iberiar Penintsularen Kantauri itsasoko ertzeko eskualdetan, hainbat ikatz meategi txikietan, beranduago arte erabili ziren zaldi edo mandoak ia joan den mendeko bukaera arte. Ikatzaren salneurriaren krisiak "artisau" hustiapen hauek itxiarazi arte, hain zuzen.

Meategia Bierzoko Palacios del Sil aldean, 1984.en urtean. Mando bat lanean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) The Pit Pony Sanctuary


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meategiko zaldi