Mebi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mebi informatikan erabiltzen den aurrizki bitar bat da, oinarrizko unitate baten multiploa adierazteko erabiltzen dena. Gehienetan bit eta byte unitateekin erabiltzen dira. Mebibyte batek 1024 Kibibyte ditu, 220 byte alegia.

IkMe Aurrizkia
Ki kibi, binary kilo 1 kibibyte (KiB) 210 byte 1024 B
Mi mebi, binary mega 1 mebibyte (MiB) 220 byte 1024 KiB
Gi gibi, binary giga 1 gibibyte (GiB) 230 byte 1024 MiB
Ti tebi, tera bitar 1 tebibyte (TiB) 240 byte 1024 GiB
Pi pebi, binary peta 1 pebibyte (PiB) 250 byte 1024 TiB
Ei exbi, binary exa 1 exbibyte (EiB) 260 byte 1024 PiB

Bit kantitate handiak izendatzeko terminoak sortu izan dira SI aurrizki estandarrak erabilita 10 zenbakiaren potentzietarako; adibidez, kilo = 103 = 1000 (kilobit edo kbit), mega- = 106 = 1000000 (megabit edo Mbit) eta giga = 109 = 1000000000 (gigabit edo Gbit). Aurrizki horiek maizago erabiltzen dira byte-multiploetarako, kilobyte (1 kB = 8000 bit), megabyte (1 MB = 8000000bit), eta gigabyte (1 GB = 8000000000bit).

Hala ere, arrazoi teknikoak direla medio, konputagailuetako memorien edukiera neurtzeko askotan bi zenbakiaren potentziak erabiltzen dira, esaterako, 228 = 268435456 byte. Zenbaki baldar horien erabilera sahiestearren, jendeak askotan SI aurrizkiak erabiltzen ditu gutxi gorabeherako zenbakiak adieratzeko, adibidez, erabiltzen da kiloaurrizkia 210 = 1024 zenbakiaren ordez, mega 220 = 10485761048576 zenbakiaren ordez, giga 230 = 10737418241073741824 zenbakiaren ordez, eta abar. Adibidez, ausazko sarbidezko memoriazko txip batekin edukiera 228 byte izango litzateke baina 256-megabyteko txipa esan ohi da. Ondoko taulan erakusten dira desberdintasun horiek.

Ikurra Aurrizkia SI Esanahia Esanahi bitarra Tamaina-aldea
k kilo 103 = 10001 210 = 10241 2.40%
M mega 106 = 10002 220 = 10242 4.86%
G giga 109 = 10003 230 = 10243 7.37%
T tera 1012 = 10004 240 = 10244 9.95%
P peta 1015 = 10005 250 = 10245 12.59%
E exa 1018 = 10006 260 = 10246 15.29%
Z zetta 1021 = 10007 270 = 10247 18.06%
Y yotta 1024 = 10008 280 = 10248 20.89%

1998an, Nazioarteko Batzorde elektroteknikoak (IEC) estandar bat argitaratu zuen helburu horrekin, hots, aurrizki bitarrezko serie bat 1024 zenbakia 1000 ordez erabiltzen den kasuetarako:[1]

Erreferentzia lista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ISO/IEC standard is ISO/IEC 80000-13:2008.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]