Medardo Rosso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Medardo Rosso
Medardo Rosso (1890).jpg
Bizitza
Jaiotza Turin1858ko ekainaren  21a
Herrialdea  Frantzia
 Italiako Erresuma
Heriotza Milan1928ko martxoaren  31 (69 urte)
Hobiratze lekua Cimitero Monumentale di Milano Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Brera Academy Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Lantokia(k) Milan
Paris
Milan
Venezia
Londres
Paris eta Milan

Medardo Rosso (Turin, 1858ko ekainaren 21a - Milan, 1928ko martxoaren 31) italiar eskultorea izan zen.

Umea eguzkitan, 1892 ingurukoa

Milanen eta Parisen egin zituen ikasketak. 1889an Parisen hartu zuen bizilekua, eta arrakasta handia izan zuen; Rodinek, Degasek, Zolak eta beste artista batzuek asko goraipatu zuten haren lana. Rodinekin haserretu zen, ordea, eta Milanera itzuli zen. Eskultura txikiak egiten zituen, argizari eta lurrezkoak gehienak. Pintura inpresionistaren eta sinbolistaren gaiak erabiltzen zituen: amak bularra ematen, haurren buruak, erretratuak. Eskultura nagusiak: Azken musua (1882), Henri Rouarten erretratua (1890), Elkarrizketa jardinean (1893), Yvette Guilberten erretratua (1894), Gizona irakurtzen (1894), Ecce Puer (1910).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Medardo Rosso Aldatu lotura Wikidatan