Edukira joan

Medb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Medb
Ulstergo zikloa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ogibideasubiranoa
Familia
AitaEochu Feidlech (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Ailill mac Máta (en) Itzuli eta Conchobar Mac Nessa
Bikotekidea(k)Fergus mac Róich (en) Itzuli
Seme-alabakFindabair (en) Itzuli
Anai-arrebakClothru (en) Itzuli

Medb, Maeve edo Maëve, irlandar mitologiako Ulsterren zikloan, Connachteko erregina eta Ailill mac Máta erregearen emaztea da. Ulaid-tarren eta Cú Chulainn heroiaren antagonista nagusietako bat bezala agertzen da, bereziki Táin Bó Cúailnge epopeian. Bere egoitza nagusia Crúachu-n (egungo Ráth Cruachan)[1] dago.

Sinboloak eta izena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medb izenak ezti-ura esan nahi duen hitzari lotzen omen zaio (antzinako irlanderaz mid, galesera medd). Aitzinzeltako *medu- (ezti-ura) edo *medua (pozoindu) erator daitekeela uste da. (ikus: *médʰu. eta medwos [2][3][4]) Bi esanahiek izenak subiranotasunaren mitoaren esparruan duen jatorria iradokitzen du, lurraldearen subiranotasuna gorpuzten duen jainkosa edo emakume batek errege bat aukeratzen baitu edari erritual bat eskainiz. Arrazoi hori Fled Bricrenn kontakizunean hauteman daiteke, non Medb erreginak hainbat heroiei proposatzen die "bere mesedea".[5]

James Doanek dio Medb, "pozoitzen duena" san nahi duela, eta horrekin, oroitarazten duela, jainkosek eskainitako edalontzi batetik edanez boterea lortzen duen erregearen gai mitikoa.[6]

Medb Lethderg, izen bereko beste pertsonaia bat, Tara hiriko zenbait erregerekin ezkondu zen. Ikertzaile batzuek Connachteko Medb eta Tarako Medben inguruko tradizioek jatorri komun bat partekatu zezaketen hipotesia plazaratu zuten, eta horrek zenbait elementu narratibo azalduko zituen, hala nola Táin Bó Cuailnge-n Medben armadan "laighindarrek" (Leinster aldeko jendea) hainbesteko garrantzia izatea.[7]

Medb pertsonaia historiko gisa ikusi izan da luzaroan, lurraldeari, emankortasunari eta subiranotasunari lotutako jainkoen apoteosi gisa interpretatu aurretik. VII. mendeko Munsterreko Mór Muman printzesarekin antzekotasunak ditu (pertsonai historikoa, hil ostean, jainkotua izan zena) eta, zenbait ama-jainkosa galiarren antzera, batzuetan hegazti bat eta urtxintxa bat sorbaldan dituela irudikatzen da. Literatura-deskribapenetan, zurbila da, argala eta luzexka, mantu gorri batez jantzia, eta lantza bat du, agian sutua. Azkartasun handikoa, zaldi bat arrapaladan pasa dezake eta bere agerpen bakarra nahikoa da gizakiak ahultzeko.[8]

Medb erregina, Belfasteko (Ipar Irlanda) Ardoyne auzoko horma-irudi batean irudikatua.

Erdi Aroko testuek ematen dioten genealogiak Irlandako errege nagusia ( Ard ri Erenn) zen Eochaid Feidlech-en sei alabetako bat da. Clothra, Eithne eta Mugain ahizpak ditu, denak Conchobar mac Nessarekin nola edo hala lotuak. Bere ondorengoek Maine izeneko hainbat seme, Findabair izeneko alaba ospetsua, eta Cainder, Éaife eta Fergus mac Róichen bi hau, Ciar eta Conmac.[8]

Irlandako errege nagusiek emate eskatu zuten: Finn mac Ross, Leinsterreko erregea, Cairbre Nia Fer, Tarako erregea, Conchobar Mac Nessa, Ulsterreko erregea eta Eochaid Txikia. Medbek Leinster eta Tara erregeen anaia gazteena zen Aililli aukeratu zuen.[8]

Medb figura menderatzaile, kementsu eta erabakigarri gisa deskribatzen da, bai eremu militarrean, nola sexualean. Kontakizunetan, bere handinahiak eta gutiziak ondorio latzak eragin ohi ditu bere herriarentzat, eta horrek, Erdi Aroko logika narratiboaren arabera, Cú Chulainnen eta Ulsterren azken garaipena justifikatzen du.[5][7] Ulterreko zikloko hainbat kontakizunetan agertzen da, besteak beste, Táin Bó Cuailnge, Fled Bricrenn, Echtra Nerai eta Scéla Mucce meic Da Thó. "Táin"-en, gatazka nagusia piztu zuen, bere tropak antolatu zituen, Fergusekin lotura bat adosten du eta Cú Chulainn-i aurre egin zion Ferdiad bezalako txapeldunen bidez.[7]

Haien aberastasun pertsonalei buruzko eztabaida baten ondorioz, Ailillek zezen bat gehiago duela jakin da, Ai-ko Adardun Ederra. Gaiak garrantzia du, gizarte zeltikoan aberastasunak erabakitzen baitu erregeen lehentasuna. Ulsterreko noble bati (Dare) bere zezena (Cúailnge-ko Brun mitikoa) saltzeko eskatu dio, baina Darek uko egin dio, dirutza handia eskaini dioten arren. Irlandako beste probintziekin batera (Leinster, Munster eta Meath) koalizio bat hitzartzen du eta Ulsterren aurkako espedizio bat antolatu du, Cúailngeko zezena harrapatzeko. Cúchulainn heroiak, Ulsterreko defendatzaileak, aurre egiten die erasotzaileei eta etsai ugari hiltzen ditu, eta sorginduak izan ziren Ulaidtarrak (Ulstertarraak) esnatu ondoren, Irlandako gerlariek porrot izugarria jasaten dute.

Medb-ek eta Ailill-ek alaba bat dute, Findabair, bere izena Gwenhwyfar galestarraren ahaidea dela uste da. Táin Bó Cuailnge-n, Medb erreginak alaba erabiltzen du Connachteko txapeldunak konbentzitzeko bide gisa erabiltzen du Cú Chulainnen aurka borroka daitezen, eta gerlari guztiek amaiera tragiko bat izaten dute.[5]

Kontakizun berean, Medb eta Ailill-ek "adopziozko" seme bat dute, Etarcumul (edo Etarcomol), Cúchulainn-i hiltzeraino borrokatzen dena, Fergus Mac Roeg hori eragozten alferrik saiatu den arren. Cu Chulainnek ez du Etarcumul hil nahi, eta Ulsterreko heroiak hainbat alditan erakusten du hori: belarra moztu dio oinen azpian ezpata-kolpe batez, gero arropa urratu dio ukitu gabe, eta hirugarren erasoan buruko ilea moztu dio. Baina borroka amaitu behar duenez, Cuchulainnek bitan zatitu du gaztea burutik beheraino.

Medb erreginaren heriotzaren berri XI. testu batean eman zen: haurdun dagoen Clothra ahizpa hil ondoren, Furbaide Ferbendek, Clothraren semeak, habaila batekin jaurtitako jaurtigai batek buruan jo du, Inchcleraun uhartean bainatzen den bitartean.[7]

Egungo ikuspegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunetan, Medben nortasun nagusiak markatzen du bikotea, parte kementsua eta aktiboa baita, bai arlo militarrean, bai eta sexualean ere. Karakterizazio horrek irakurle modernoen aldetik interes berezia pizten du, batez ere ikuspegi feminista batetik, baina Erdi Aroko publikoek pertsonaia honi ematen dioten garrantzia ere islatzen du.[5]

Kultura garaikide herrikoian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Medb pertsonaia jokagarria da Fate/Grand Order bideo-jokoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Rath Cruachan, Roscommon» Erromesen Munduko Gida.
  2. (Ingelesez) «Reconstruction:Proto-Celtic/medu» Wiktionary, the free dictionary 2025-02-06 (kontsulta data: 2025-12-02).
  3. (Ingelesez) «Reconstruction:Proto-Celtic/medwos» Wiktionary, the free dictionary 2025-04-17 (kontsulta data: 2025-12-02).
  4. (Ingelesez) «Proto-Celtic:*medu 'mead, alcoholic drink' [Noun»] An etymological lexicon of ptorceltic (https://www.inkeri.cz/): 80..
  5. a b c d (Ingelesez) Koch, John T.. (2006). «1282» Celtic culture : a historical encyclopedia. Bloomsbury Academic ISBN 978-1851094400. (kontsulta data: 2025-11-21).
  6. Doan, James. (1985). «Sovereignty Aspects in the Roles of Women in Medieval Irish and Welsh Society» Proceedings of the Harvard Celtic Colloquium 5: 87–102. ISSN 1545-0155. (kontsulta data: 2025-11-22).
  7. a b c d (Ingelesez) Koch, John T.. (2006). «1282» Celtic culture : a historical encyclopedia. Bloomsbury Academic ISBN 978-1851094400. (kontsulta data: 2025-11-21).
  8. a b c (Ingelesez) MacKillop, James. (2016). A dictionary of Celtic mythology. Oxford New York: Oxford University Press ISBN 978-0198804840..
  • Alain Déniel (arg) (1991) Le chien du forgeron. Paris : Jean Picollec, Biblio.Celtique, ISBN 978-2-86477-104-3 (XI. mendeetako irlandar kondairen ziklo batetik ateratako testuak)
  • (Frantsesez) Deniel, Alain (arg) (1997) La rafle des vaches de Cooley, Paris : L'Harmattan, Paris. ISBN 2-7384-5250-7

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]