Medea sumindua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Medea sumindua
(Médée furieuse)
Lille PdBA delacroix medee.JPG
Jatorria
Sortzailea Eugène Delacroix
Sorrera-urtea 1836
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 165 zentimetro
Altuera 260 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza historikoa
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua [[Palais des Beaux-Arts de Lille (en) ]]
Bilduma Collection of paintings of the Palais des Beaux-Arts de Lille (en) Itzuli
Inbentarioa P 542
Historia
Erakusketak Salon of 1838 (en) Itzuli

Medea sumindua (frantsesez, Médée furieuse) Eugène Delacroix margolari erromantiko frantsesaren margolan ezaguna da. Bere bizitzaren amaieran egin zuen eta gaur egun Lilleko Palais des Beaux-Arts de Lille museoan (Frantzian) gordetzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delacroix 1838tik 1863ra gai berearen inguruko lan batzuk egin zituen; esaterako Louvreko museoan antzeko oihala, txikiagoa, ikus daiteke. Gai oso zabaldua egon zen, bestetik. Poussinek ere gai honetaz zenbait margolan egin zuen ere bai.

Delacroixen margolan oso tragikoa da. Medea, mitologia greziarraren pertsonaia, Jasonekin bi seme izan zituen baina, ondoren, Jasonek abandonatu zuen, ahaztuta Medea aztiak bere alde egindako guztia. Saldukeriaren aurrean Medearen mendekua bi seme hiltzea izan zen. Margolanean Medea aizto batez ikus dezakegu. Besoen artean bi haurrak daude. Haien begiek beldurra adierazten dute. Medearen aurpegia, bestetik, ez dago erabat argia, ilunpetetan galtzen baita. Paisaia gogorra da, arrokak. Ezkerreko goi angeluan zeru urdinaren zati bat ikus daiteke. Hiru protagonistak biluzik daude baina Medearen gorputza oihal batez erdi estalia dago; oihal horretan gorria da kolore deigarriena, eroriko den odolaren sinboloa. Konposizioan hiru pertsonaiak triangelu bat sortzen dute.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]